Udal instalakuntza eta zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratzen hasi dira

Udal instalakuntza eta zerbitzuak ohiko funtzionamendua berreskuratzen hasi dira. Horrela, Uranzu edo Plaiaundi bezalako kirol eremuetako instalakuntzetako ateak berriro irekiko dira segurtasun neurriak errespetatuz eta erabilera murriztapenekin, udalak alarma egoera ezarri zenean itxitako bestelako instalakuntzak irekitzeko lanean jarraitzen duen bitartean. Konfinamendua arintzeko bigarren fasean sartu ostean, hauek dira zerbitzua eskaintzen hasiko diren udal instalakuntzak:

Blaia:

Blaiako hilerriko ateak martxoaren 27an ireki ziren, astelehenetik larunbatera 15:00etatik 20:00etara eta igande eta jai-egunetan 8:00etatik 20:00etara. Ehorzketetan, berriz, 25 pertsona arteko taldeak elkartu ahalko dira. Bulegoak, ordea, aurretiazko hitzorduarekin eskainiko du zerbitzua eta hitzorduak 943 63 48 08 telefonoaren bitartez banatuko dira. Segurtasun neurriak errespetatuko direla ziurtatzeko, hilerriko komunak itxi dira, eserleku eta iturriak zigilatu dira eta ureztaontziak kendu dira.

Kirol ekipamendua

Kirol instalakuntzen irekiera era progresiboan egitea aurreikusten da, konfinamendua arintzeko faseek aurrera egin ahala hartutako neurri eta gomendioak jarraituz. Horrela, hiriko zenbait kirol instalakuntza martxan jarri dira, beti ere, segurtasun neurriak errespetatuz eta zenbait murriztapenekin:

Plaiaundiko atletismo pista Bidasoa Atletiko Taldeko eta Txingudi Atletismo Taldeko kideek erabili ahalko dute soilik.

Arraun eta piraguismoko pabilioia Santiagotarrak Kirol Elkarteko kirolari eta abonatuentzat irekiko da bakarrik.

Sonia Etxezarreta Mahai-tenis Teknifikazio Zentroan Lekaenea Mahai-Tenis klubean federatutako kirolarientzat irekiko da.

Uranzu frontotia eta Artiako trinketean, berriz, pilota eta halterofiliako klubetako kirolariek erabiliko dituzte soilik.

San Martzialeko Tiro zelaia datorren astetik aurrera irekiko da instalakuntzen erabiltzaileentzat soilik.

Gimnasioak eta aldagelak dauzkaten instalakuntzen eremu hauek itxita izan beharko dituzte. Irekiera pertsonen arteko distantzia gordetzeko neurrien betekizunarengatik baldintzatuta dago, eskuen garbiketaz  eta %30eko edukieraz gainera. Horrela, Covid-19ak eragindako egoeraren ondorioz, klubek instalakuntzen erabilera arautuko duen protokolo bat aurkeztu beharko dute ekipamenduak erabili aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude