Euskaraldia eta Euskararen Egunaren balorazio positiboa

Euskara Aholku Batzordeak Euskaraldia eta Euskaren Eguna dela eta Irunen antolatu ziren ekintzen balorazio positiboa egin du. Euskara arloak kalkulatu duenez, guztira, 2.485 pertsonek parte hartu dute euskararen inguruan antolatutako egindako ezberdinetan.

Euskara arloa Euskaraldiaren lehen edizioa antolatzeko lanean aritu da 2017ko maiatzaren 12an Udaltop jardunaldian ekimena aurkeztu zenetik. Zifretan, 3.600 pertsonek izena eman zuten Irungo Euskaraldiaren lehen edizioan. Horietatik, 2.550 pertsonek Ahobizi rola hautatu zuten, Belarriprestak, berriz, 1.050 izan zirelarik. Euskara arlotik azaldu dutenez, bi rolen arteko proportzioa normala da, Euskal Herriko beste zenbait tokietan bi rolen arteko alde nabariagoa egon da eta.

Zehazki, probintzian biztanle gehien dituzten herrietako datuak erreferentziatzat hartuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zifretan, Irun izan da parte-hartze handiena izan duen hirietako bat, Eibar edo Errenteria bezalako udalerrien gainetik.

Monica Martinez Euskara ordezkariak azaldu duenez, “Euskaraldiaren lehenengo esperientzia izanik, zertan hobetu dezakegun kontuan hartu dugu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude