Gazteartean ikerketa bekaren laugarren edizioa abian jarri du Gazteria Arloak

GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak GazteARTEan ikerketa bekaren laugarren edizioa aurkeztu du. Haurren, nerabeen eta gazteen alorreko gaiak ikertzeko beka bat da, eta 35 urtetik beherako gazteei zuzendua dago. Proiektuak 2022ko urriaren 24ra arte aurkeztu ahalko dira. Diru-laguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa izango da.

Bekaren xedeen artean daude ekimen sortu berriak autonomoki garatu daitezen laguntzea, ikertze lana bultzatzea eta akuilatzea gazteen artean, eta, aldi berean, Udalaren eta gazteen artean lan egiteko lerro berri bat irekitzea.

Ikerketa lanak 8.000 euroko aurrekontua izango du, eta gehienez ere 8 hilabetean egingo da, esleitzen den egunetik kontatzen hasita. Azken emaitza edo entregagarria hainbat formatu/proposamenetan aurkez daiteke: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgaziozko materiala, lankidetza proiektuak eta/edo parte-hartzaileak, etab.).

Bereziki interesgarriak dira ikerketa/ekintza garatzeko momentuan Irungo gazteen parte-hartze zuzen eta aktiboa daukaten proposamenak.

Ezarritako metodologiaren originaltasuna eta berrikuntza baloratuko dira, bai eta hausnarketarako prozesuak integratzea ere, baldin eta gazteen esperimentazioa eta ikasketa bateratua ahalbidetzen badituzte.

Betekizunak
Beka hau pertsona fisikoek eska dezakete, banaka edo berariaz osatutako taldeetan. Era berean, beka eskuratzeko, ezinbestekoa da Unibertsitateko gradua edo lizentziatura izatea. Gainera, eskatzaileak 35 urteak bete gabe izan beharko ditu beka eskatzen den urteko abenduaren 31n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude