Gazteria arloak ekintzez betetako egitaraua prestatu du ikasturte berrirako

Udako hilabeteak amaitu ostean, Gazteria arloak datorren asteburutik aurrera martxan jarriko den programazioa aurkeztu du. Aurreko urteekin alderatuta, ekintzen formatua momenturo Covid-19a dela eta hartutako segurtasun neurri guztiak betetzera bideratuta egongo da. Hain zuzen ere, lehenengo jarduerak gazteekin egingo diren elkarretaratze batzuk izango dira eta Gazteleku zerbitzuak jarraituko duen dinamika azalduko da bertan.

Rebeca González Gazteria ordezkariaren hitzetan, “urtero bezala gazteentzat erakargarria, dinamikoa eta dibertigarria izango den programazioa eskaintzeko lanean ari gara. Aurten, momentuko egoera dela eta, edukiera, maskara eta pertsonen arteko distantzia bezalako segurtasun neurri berriak gehitu behar zaizkie ekintzei Gazteria ordezkariak azaldu duenez. “Zerbitzu hau bizitzen ari garen momentu honetan gazteak lagundu eta babesteko erabili nahi dugu”, gaineratu du Rebeca Gonzálezek.

Gazteartean Udal Gazteria zerbitzutik azpimarratu dutenez, programa honen bitartez Gaztelekuan nerabe eta hezitzaileen arteko harremanak berreskuratu nahi dira. Horretarako, biztanleria gaztearen artean momentuko egoera sanitarioak eragiten dituen beharrak partekatu, horien inguruan ausnartu, lagundu eta erantzuteko espazio bat sortzeko.

Edozein ekintzetan parte hartu ahal izateko, aurretiazko izen-ematea egitea beharrezkoa izango da. Zentzu horretan, ekintza momentuko egoerara egokitzeko neurriak hartuko dira eta ekintzak bertan behera gelditu, aldaketak gertatu edo egokitzapenak izan ahalko dituzte, osasun irizpideen arabera. Orain arte antolatutako ekintza guztiak espazio irekietan egingo dira, beti ere, eguraldiak horrela egin ahal izatea ahalbidetzen duenean. Programatutako ekintzen artean, jaka bakeroen kustomizazio tailerra, Laser Tag ekintza edo Tie Dye motako kamisetak egiteko tailerrak aurkitzen dira, besteak beste.

Informazio guztia Gaztelekuaren webgunean eskuragarri egongo da. Hortaz gain, Gaztelekuaren Instagrameko kontuan ere edukiak partekatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude