CBA Udal Liburutegiko tailerretarako izen-emate epea zabalik dago

CBA Udal Liburutegian 2020/2021 ikasturtean zehar antolatzen diren ikastaroetan izena-emateko epea zabalik egongo da irailaren 26ra arte. Izen-ematea 934 50 54 21 telefono zenbakira deituta edo webgunean txertatutako formulario bat betez egingo ahalko da soilik.

Hauek izango dira urriko hilabetean hasiko diren ikastaro ezberdinak:

  • CluBA. Irakurketa kluba. Koord.: Mertxe Tranche. Hilean behin. Astelehena, 19:00
  • Munduko emakumeen literatura. Koord.: Marian Benítez. Hilean behin. Asteartea, 19:00
  • Idazketa sortzailea. Koord.: Itziar Sistiaga. Hamabost egunez behin. Astelehena, 19:00
  • Solasaldiak frantsesez. Koord.: Mónica Zafra. Hamabost egunez behin. Ostiralean, 16:00
  • Poesia tailerra. Koord.: Jesús Rodríguez. Hilean behin. Asteartea, 17:30
  • Literatur mintegia. Koord.: Carlos de Agustín. Hilean behin. Osteguna, 18:00
  • Irakurle txokoa. Koord.: Yurre Ugarte. Hilean behin. Osteguna, 19:00
  • Irun book club. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Astelehena, 18:00
  • Ambigüinglish. English conversation group. Koord.: Slawka Grabowska. Hilean behin. Asteazkena, 18:30
  • Helduentzako euskarri emozionala artearen bidez. Koord.: Margi Egiguren.Astean behin. Asteazkena, 11:00
  • Umeentzako euskarri emozionala artearen bidez. Adina:7-12 urte. Koord.: Margi Egiguren. Astero. Asteazkena, 17:00
  • Nerabeentzako autoezagutza tailerra. Adina:11-14 urte Koord.: Maite Arrese. Hilabetean hiru. Larunbata, 11:00

2020/2021 ikasturtean zehar CBAn antolatuko diren ikastaroetan izena eman ahal izateko honako baldintza hauek bete behar dira: Izena emateko baldintzak:

  • Hasiera batean tailer bakar batean egingo da izen ematea. Tailer batean baino gehiagotan izena emanez gero, lehentasunaren ordena adierazi beharko da (gehienez 3 tailer)
  • Ezinbestekoa da CBA liburutegiko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko gainerako liburutegietako bazkidea izatea.
  • Tailer bakoitzerako hautatutako pertsona-zerrenda zozketa bidez ezarriko da, eta 2020ko irailaren 28an, 10:00etan, CBA Liburutegi Kultur Guneko erabilera anitzeko aretoan (San Juan Harria plaza z.g.). Itxarote-zerrenda bat egingo da hautatu ez diren eskariekin.
  • Liburutegiak irailaren 29an argitaratuko du tailer bakoitzean onartutakoen zerrenda, eta itxarote-zerrenda ere bai (horrelakorik izanez gero), eta liburutegiko web gunean iragarriko da. Bertaratzen direnen artean bajaren bat gertatuz gero, itxarote-zerrendako lehenengoari deituko zaio.
  • Tailerretan parte hartzeak berekin dakar ezarritako arauak guztiz onartzea. Arau hauetan jaso ez den edozein ustekabe, liburutegiak interpretatu eta erabakiko du.
  • Saioen ondoriozko materialak eta irudiak erabili ahalko da informazioa egiteko, baita Irungo Udal Liburutegiak web orrian, blogetan, gizarte sareetan argitaratzen dituen hedapen material guztietan ere, pertsona interesatuek aurkakoa esaten ez duten bitartean.

Izen-emate epea amaitu ostean, ikastaro bakoitzean libre dauden plazak zozketa bitartez banatuko dira. Hortaz gain, tailerrak momenturo segurtasun agintariek zehaztutako segurtasun neurri guztiak errespetatuz egingo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude