Artiako eskailera mekanikoan zerbitzua eten egin da konponketa lanak direla medio

Irungo Udalaren Bide Publikoko arloak jakinarazi duenez, Artiako eskailera mekanikoen zerbitzua eten egin da igoera-tarteen trakzio-ardatza matxuratu ostean.

Konponketa lanak aurrera eraman ahal izateko, datozen bi aste eta erdietan zehar Artiako eskailera mekanikoen igoera-tartea ondatuta egongo dela aurreikusten da. Zerbitzua otsailaren 22an berreskuratu ahal izatea aurreikusten da. Jaitsiera-tartea, aldiz, normaltasunez funtzionatzen jarraituko du.

Gogoratzekoa da eskailera mekaniko hauek 2007ko maiatzean instalatu ziren bi eskailera-tartez osaturik daudela. Eskailerek kotaren 18 metroko aldea salbatzen dute guztira, G-636 errepidea Pintor Berrueta kalearekin lotuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude