Euskara Arloak “Familia Ola” egitasmoaren programa berria aurkeztu du. Familia Ola ekintzak 2 eta 8 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dude. Ekintza hauen helburua euskararen familiarteko transmisioa sustatzea da, doakoak diren jardueren bitartez.
Irungo Udalak, Euskara Arloaren bidez, “Merezi duelako! ¡Por lo que más quieres!” proiektua abiatu zuen 2009an, euskararen familiarteko transmisioa sustatzeko. Horrela, ekimen horren esparruan, Familia Ola programa sortu zen: 2 eta 8 urte arteko haurrak dauzkaten familientzako jarduera sorta bat. Mónica Martinez euskara ordezkariak azaldu duenez, “azken urteotan gauzatu izan da ekimen hau, euskararen familiarteko erabilera sustatzeko”.
Horretarako,familia euskaldunentzako eta hizkuntza ondo jakin ez baina euskararen erabilera sustatu nahi dutenentzako aisialdiko jarduera antolatu dira, besteak beste, sukaldaritza tailerrak, eskulanak, irtenaldiak eta abar. Monica Martinez euskara ordezkariak azaldu duenez, “pixkana-pixkana etxeko komunikazio esparru formal zein naturalak berreskuratu nahi ditugu, geletatik haratago, erabilera txikiagoa baita familiartean”. Ildo horretatik, Euskara Arloak otsailerako programatutako proposamenak iragarri ditu:
– Otsailaren 11 eta 13an, 17:30etatik 19:00etara: Yoga.
– Otsailaren 18 eta 20ean, 17:30etatik 19:00etara: Sukaldaritza tailerra.
– Otsailaren 29an: Tolosako erraldoien etxeara ordu eta erdiko irteera. Tolasara, erraldoi eta buruhandien konpartsa ezagunak nola lan egiten duen ikusteko
Inskripzioa doakoa da, eta udal webgunean (www.irun.org helbidean) eman daiteke izena, otsailaren 7ko 14:00etara bitartean. Baieztatzeko dago non egingo diren jarduerak, baina aldez aurretik jakinaraziko zaie interesdunei.