Abenduaren 29an goizeko 10:30etatik aurrera Eguzkitza, Hirubide eta Txingudi ikastetxeetako ikasleek osoko bilkuran parte hartu zuten. Guztira, 25 ikaslek 13 ikasgeletako ikasleak ordezkatu zituzten. Rebeca Gonzalez Hezkuntza, Gazteria, Balore, Giza Eskubide eta Berdintasun ordezkariak Eider Encaboren esku utzi zuen bilera gidatzeko ardura, zinegotzi lanetan aritu ziren ikasleek Txingudi ikastolako 3.B ikasgelako ikaslea ordezkari bezala hauta ostean.
Azken hilabeteetan zehar, hiriko 3 ikastetxe horietako 240 ikaslek Gazteen Osoko Bilkura prestatzeko lanean
aritu dira. Gazteen Osoko bilkura 2009 urtetik Irungo ikastetxeetan garatzen den proiektua da. Aurtengo bilkuran landutako gaia “Aniztasunean Bizikidetza”izan da. Gazteen Osoko Bilkurak bi helburu nagusi dauzka. Batetik, gazteen artean elkartasuna, bizikidetza, tolerantzia eta Giza Eskubideekiko errespetua bezalako baloreak zabaltzea. Bestetik, ikastetxeetako ikasleek prozesu demokratikoak ezagutzea eta berdintasun, errespetu eta indarkeria ezarekin lotutako proposamenak onartzerako orduan prozesu horiek duten garrantzia gazteei ulertaraztea.
Abenduaren 19ko Gazteen Osoko Bilkuran azken hilabeteetan zehar 240 ikaslek egindako proposamenak helarazi zituzten ordezkariek. Guztira, gazteek 19 proposamen aurkeztu eta bozkatu zituzten eta, bilkuraren amaieran, 17 proposamen onartu ziren azkenik.
Prozesu honetan zehar ikastetxeetan egindako gelako jarduerez gainera, ikastetxeen artean antolatutako ekintzekin tartekatu dira. Jarduera horietan, ikasgelako ordezkarien lanari esker proposamen propioak egiteaz gainera, beste taldeek egindako ekarpenak aztertu dituzte. Horrela, ikasleek proposamenak eztabaidatu, argudioak eraiki, iritziak defendatu eta erabakiak batera-tzeko jarraitu beharreko estrategiak landu dituzte, entzute aktiboa, enpatia eta Irunen eragin zuzena duten akordioak lortzeko bilakera pentsakorraren bitartez.
Akordioetatik lanera
Prozesuaren emaitzak hiriaren aniztasunean bizikidetza hobetzeko proposamenak izan dira. Horrela, garapen
maila handitzearekin batera, eguneroko bizikidetzaren inguru hurbilean ( eskola, hiri, familia, sare sozial eta bikote zein harreman afektiboetan) eskubideen aplikazioa egokiagoa egitea bilatzen dute ikasleek onartutako proposamenek. Era honetan, bizikidetza eta Giza Eskubideen ikuspuntutik, gazteek alor horietan hobetu beharreko egoerak topatu dituzte.