Udal Euskaltegiko Lannahi programako 2. txandan izena emateko aukera dago oraindik

Irungo Udal Euskaltegiak Lannahi programaren 2. txandarako (urtarrilaren 7tik martxoaren 18ra) plaza hutsak daudela jakinarazten du. Lannahi langabezian daudenei edo lanean egonda ere % 50 arteko lanaldia dutenei, euskara debalde ikasteko aukera eskaintzen dien programa da. Hortaz gain, lanean daudenek, ikastaro hauetan izena eman dezakete, betiere, dagokion tasa ordainduta.

Eskolak egunero eskaintzen dira, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:15era. Lannahi programaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko 943 50 52 73 telefono zenbakira deitu eta Udal Euskaltegiko bulegora hurbiltzeko aukera dute interesatuek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude