Zuhaiztien mantentzea bermatzeko 100 esku-hartze aurreikusten ditu Irungo Udalak

Irungo Udalak 100 esku-hartze aurreikusi ditu zuhaiztietan beharrezkoak diren mantentze-lanak aurrera eramateko. Horretarako, 2019 urteko martxora arte luzatuko den auzokako plan bat eratu da. Bi urterako milioi erdia gainditzen duen aurrekontua du proiektu honek eta aurreikusitako ekintza gehienak hiritarren eskakizunei erantzunez egingo dira.

Lanak inausketa garaian egingo dira, zuhaitzen garapenean ahalik eta oztopo gutxien eragiteko. Lanak 2018ko azaroan abiatu ziren eta jada Katea, Pinudi, Larreaundi eta Elitxu-Lapize bezalako auzoetan esku-hartze ezberdinak egin dira. Cristina Laborda ordezkariak azaldu duenez, “auzokako plan bat eratu den lehen aldia da hau”. Ordezkariaren hitzetan, lan hauen helburua, espezie bakoitzaren behar bereziak errespetatuz, maiztasun zehatz batekin mantentze-lanak beharrezkoak dituzten zuhaitzen zainketa aurrera eramatea da.

Guztira, 221 esku-hartze egingo dira hiri osoan zehar eta esku-hartze horietako bakoitzean zonalde berean kokaturiko zuhaitz bat baino gehiago inplikaturik egon daitezke. Esku-hartze horiek ezinbestekoak dira zuhaitzen altuera eta hazkundea kontrolatzeko. Honela, 2019 urteko lehen mantentze-lanak Mendibil Parkearen eremuan eta Belaskoenea auzoan abiatzea aurreikusita dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude