Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak “Death Cafe” saio berria antolatu du irailaren 15erako. Hitzordua arratsaldeko 19:15ean izango da Kabigorrin. Bertan Martina Novatzky-rekin Volver Aquí buruzko solasaldia egingo da. Ekintzari buruzko informazioa eskatu edo izena emateko volveraqui22@gmail.com posta elektronikoko helbidera idaztea beharrezkoa da.
Death Café
Death Cafe heriotzari buruzko eztabaida-talde antolatu bat da, gidoi itxirik eta helburu zehatzik gabea. Helburua da heriotzaren DEATH CAFÉ 6-webkontzientzia soziala sustatzea hainbat ikuspuntutatik, bizitza baloratzeko eta heriotzarekin zerikusia duen guztiari buruz hitz egiteak dakarren tabua hausteko.
Death Cafe modeloa Jon Underwoodek eta Sue Barsky Reidek garatu zuten, Bernard Crettazen ideietan oinarrituta. 2011tik ia 4.000 saio egin dira 40 herrialde baino gehiagotan.
Death Cafe-n, kafe bat eta bizkotxo bat hartu bitartean bakarrik hitz egin nahi da askatasunez heriotzaz. Ez da dolurako laguntza bat, ezta esperientzia pertsonaletarako laguntza leku bat ere. Ez du dirurik bildu nahi. Halaber, ez du topaketaren ondoriorik atera nahi. Isilpekoa eta errespetuzkoa da.