Urtarrilaren 21ean Ola Sagardotegiak txotx irekiera ospatuko du Julian Iantzi omenduz

Urtarrilaren 21ean, igandean, Ola Sagardotegiak urtero moduan ohiko txotx irekiera ospatuko du. Aurtengo omendua Julian Iantzi izango da. Urtarrilaren 20ra arte sagardotegia itxita egongo da oporrengatik.

Julian Iantzi urtero etortzen da Olako txotx irekierara eta aurten bera izango da Irungo sagardotegiko sagardoa dastatzen lehena. Aurkezle lesakarra Kalifornian jaioa da eta 2001ean hasi zen Euskal Telebistan. 19 urtez jarraian “El Conquistador del Fin del Mundo” aurkeztu du eta Olakoentzat etxeko laguna da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude