Urtarrilean zehar udal kiroldegietan izena ematen dutenek deskontu bereziak izango dituzte

Artaleku eta Azken Portuko kiroldegiek kanpaina berezi bat jarri dutela abian bazkide berriak erakartzeko. Horrela, urtarrilaren 31 baino lehen udal kiroldegietan izena ematen dutenek onura bereziak izango dituzte. Izena ematea egiteko bi aukera daude: BPXport  webgunean egitea edo aurrez aurre egiteko bi kiroldegietako harrera-lekuetara hurbiltzea, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 20:00etara.

2024ko urtarrilean zehar izena ematen dutenek deskontu bereziak izango dituzte. Batetik, hiruhileko abonua egiten duten pertsonek 2024ko urtarriletik martxora, ez dute matrikula ordaindu beharko. Bestetik, 2024ko urtarriletik irailera bitarteko abonua egiten dutenek ez dute matrikula ordaindu beharko eta ez zaie lehen hilabeteko kuota kobratuko.

Abonatzeak badakartza beste abantaila batzuk, esaterako, ikastaroetan izena emateko lehentasuna izatea eta  kiroldegietan ematen diren ikastaroetan tokia ikasturte bukaera arte erreserbatzea. Gainera, abonatuek prezio murriztuak ordaintzen dituzte jardueretan eta fisioterapia-zerbitzuan. Era berean, frontoian, trinketean eta squashean hasteko doako ordu bat dute. Irungo udal kiroldegietako abonatua izateak Kirol Txartela Mugiment programari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako kiroldegietarako sarbidea ematen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude