Irailaren 30era arte udal kiroldegietan izena emanez gero matrikula doakoa izango da

Kirol Arloak jakinarazi duenez, Artalekuk eta Azken Portu kiroldegiek abonatu nahi dutenentzako kanpaina berezi bat jarri dute martxan. Hain zuzen ere, abonua irailaren 30a baino lehen formalizatzen dutenek % 100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan.

Abonuak bi motatakoak dira. Bata, inoiz abonatu ez direnentzat edo noizbait abonatu bai baina 2023ko apirilaren 1a baino lehen baja hartu zutenentzat. Lau hilabeteko (irailetik abendura bitarteko) abonua egiten badute, % 100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan, eta, gainera, 16 urte baino gehiago badituzte, galtzerdi pare bat jasoko dute, doan, izakinik badago betiere. Bestalde, abuztuan bertan formalizatzen badute alta, udal kiroldegiak doan erabili ahalko dituzte hilabete honetan.

Bestea, 2023ko apirilaren 1aren ondoren baja hartu duten abonatu ohientzat. Zazpi hilabeteko (irailetik martxora bitarteko) abonua egiten badute, % 100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan, eta, gainera, 16 urte baino gehiago badituzte, galtzerdi pare bat jasoko dute, doan, izakinik badago betiere. Bestalde, abuztuan bertan formalizatzen badute alta, udal kiroldegiak doan erabili ahalko dituzte hilabete honetan.

Irun Txartela

Abonuen altak BPXport Irun webgunearen bidez egin ahal izango dira. Bi kiroldegietako harreretan ere egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera, jaiegunetan izan ezik, 08:30etik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Gogoan izan abonatua izatearen abantailen artean, lehentasunez izena ematea eta denboraldi amaierara arte ikastaroetan plaza erreserbatzea, ikastaroetan prezio murriztuak eta fisioterapia zerbitzua edo frontoian, trinketean eta squashean astean ordu bat doan ematea daudela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude