Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, datorren astean hasiko da Artalekuko eta Azken Portuko uztail, abuztu eta iraileko ikastaroetan izena emateko epea.Guztira, 172 ikastaro programatu dira hiruhileko honetarako: 85, igeriketakoak, eta 87, aretokoak; 69 Artalekun eta 103 Azken Portun. Guztira, 1.382 toki eskainiko dira: 563 Artalekun eta 819 Azken Portun.
Ikastaroei eta ordutegiei buruzko informazio guztia Irun Kirol webgunean dago jada, izena emateko prozesuaren berrikuntzen barruan. Interesdunek, abonatuak izan edo ez izan, esteka horren bidez eman dezakete izena, edo, ordenagailu edo mugikorrik ez badute, aurrez aurre, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako harrera lekuan.
Beste hiruhileko batzuetan, bi fasetan banatzen zen izena emateko prozesua. Honetan, aldiz, fase bakarra izango da, eta tokiak izena emateko ordenan esleituko dira. Abonatuek izena emateko epea ekainaren 6ko 08:00etan hasiko da, eta abonatu ez direnek izena ematekoa, berriz, ekainaren 9ko 08:00etan.
Matrikula, doan
Kiroldegietan ekainean alta ematen duten erabiltzaileek % 100eko deskontua izango dute matrikulan: lau hilabeteko kuota bakarrik ordaindu beharko dute, ekainetik irailera bitartekoa.
Eskaintza horri esker, dagoeneko abonatuak diren gurasoen seme-alabek matrikulari dagozkion 43,16 euroak aurreztuko dituzte, adibidez, eta helduek, berriz, beren tarifari dagozkion 77,65 euroak.
Abonatzeak badakartza beste abantaila batzuk: ikastaroetan izena emateko lehentasuna izatea eta tokia ikasturte bukaera arte erreserbatzea, ikastaroetan eta fisioterapia zerbitzuan prezio murriztuak ordaintzea eta frontoian, trinketean eta squashean asteko doako ordu bat izatea.