Urtarrilaren 15era arte Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako matrikula doakoa izango da

Gaurtik hasita, urtarrilaren 15era bitarte, bazkide egiten diren guztiek ez dute matrikularen kontzeptua ordainduko. Kirol arloak jakinarazi du Artaleku eta Azken Portu kiroldegiek ireki egin dutela abonatu nahi dutenentzako eskaintza berezia.

Gaurtik hasita, urtarrilaren 15era bitarte, bazkide egiten diren guztiek ez dute matrikularen kontzeptua ordainduko. Eskaintza honi esker, matrikulari dagozkion 43,16 euro aurreztuko dituzte haur abonatu berriek, baldin eta aita edo ama dagoeneko bazkide bada, eta 77,65 euro, aldiz, helduen tarifa hautatzen dutenek.

Irun Txartela

Abonuen altak Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez izapidetu behar dira. Horretarako, beharrezkoa da Irun Txartela (B@KQ) edukitzea. Txartelaren titularrak bere alta egin ahal izango du, bai eta ordezkaritza eman diotenena ere. Horrez gain, bi kiroldegietako harreran ere egin ahalko dira altak, astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik), 8:30etik 12:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

Abonatu izatearen abantailen artean daude lehentasunezko izen-ematea eta ikasturte-amaierara bitarteko plazaren erreserba ikastaroetan, prezio murriztuak ikastaroetan eta fisioterapia-zerbitzuan, lehen kontsultaren doakotasuna nutrizio-zerbitzuan edo astean ordubete doan frontoian, trinketean eta squashean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude