Datorren ekainaren 14an AFAGIk eta Bidasoako ESIk “La necesidad de una alimentación saludable” hitzaldia eskainiko dute. Bertan elikadurak Alzheimer gaixotasuna edo beste dementziaren bat duten pertsonengan eta zaintzaileengan duen garrantzia aztertuko da, funtsezkoa baita ongizate fisiko eta emozionalerako. Hitzaldia gazteleraz izango da.
- Data: 2022ko ekainaren 14a, asteartea.
- Lekua: Palmera Montero, 5. Aretoa (Irun).
- Ordua: 18:00etan.
- Hizlaria: Victor Madejon, nutrizionista eta erizaintzako laguntzailea.
- Sarrera: Doakoa eta librea leku-kopurua bete arte.