San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Txapelketaren lehen edizioa ekainaren 11n jokatuko da

Larunbat honetan, ekainaren 11n, jokatuko da I. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Txapelketa  . Txingudi Eskubaloia elkarteak antolatuta eta Irungo Udalaren lankidetzarekin aurrera atera den kirol ekintza da. 2022ko Jaietako Programan sartutako jarduera bat da.

Ekimen hau kirolean emakumeen parte-hartzea sustatzeko eta garatzeko sortu da. Eskubaloiarekin lotutako hiria da Irun, eta lagunarteko txapelketa honen antolaketaren helburu nagusia emakumezkoen eskubaloia indartzea eta ikusaraztea da.

Hasiera batean 2020rako antolatu zen, baina osasun-egoera zela eta, bertan behera utzi behar izan zen, eta aurten arte atzeratu da

Euskadiko eta Nafarroako 6 taldek parte hartzen dute:

Corazonistas Vitoria(Vitoria-Gasteiz )
Ibaizabal Eskubaloi Taldea (Durango)
Balonmano Ardoi (Zizur Mayor)
Urola Urzum (Zumarraga)
Ereintza Beissier (Rentería)
Txingudi Zubieder (Irun)

Horrez gain, Barakaldo eta Txingudi Alai taldeen arteko Eskubaloi Egokituko Partida jokatuko da, eskualdeko gazteekin.

Programazioa honakoa da:

10:00

Artaleku: Txingudi Zubieder-Urola Urzum

Uranzu: Balonmano Ardoi-Ereintza Beissier

11:00

Artaleku: Corazonistas Vitoria-Txingudi Zubieder

Uranzu: Ibaizabal Eskubaloi Taldea-Balonmano Ardoi

12:00

Artaleku: Urola Urzum-Corazonistas Vitoria

Uranzu: Ereintza Beissier-Ibaizabal Eskubaloi Taldea

15:30

Artaleku: 5. eta 6. postuak

16:30

Artaleku: 3. eta 4. postuak

17:30

Artaleku: Partida Eskubaloi Egokitua Txingudi Alai-Barakaldo

18:15

Artaleku: Dominen eta laminen banaketa eskubaloi egokitura

18:30

Artaleku: Finala

19:30

Sari banaketa eta itxiera ekitaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude