Azken plazak AFAGIk Bidasoaldean ematen duen Estimulazio Kognitiboko Tailerran

Gipuzkoako Senideen, Lagunen eta Alzheimerra edo beste dementziaren baten duten pertsonen elkarteak (AFAGI) Irunen ematen duen estimulazio kognitiboko tailerreko azken plazen berri eman nahi du. Tailerra narriadura kognitibo arina, Alzheimer gaixotasuna edo hasierako fasean dauden beste dementzia batzuk dituzten pertsonei zuzenduta dago. Ezaugarri horiek dituen eta Bidasoa-Txingudi eskualdean bizi den edonork har dezake parte.

Tailerraren helburua Alzheimerra edo beste dementziaren bat duen pertsonaren bizi kalitatea hobetu eta narriaduraren ibilbidea moteltzea da. Estimulazio kognitiboak gaitasun funtzionalari mesede egiten dio eta autonomía sustatzen laguntzen du erlazio pertsonalak aberastuz, bakartze soziala ekidinez.

Horrez gain, tailerrean, funtzio kognitiboak (oroimena, lengoaia, arreta, orientazioa…), eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak (garbiketa pertsonala, elikadura…), jarduera instrumentalak (diruaren erabilera, telefonoaren erabilera…) eta gizarte-harremanak indartzeko eta mantentzeko ekintzak egingo dira.

Tailerrak uztailera arte iraungo du. Astean bi egunetan ematen da eta hiru ordukoa da, ordu eta erdi eguneko (astearteetan 10:00etatik 11:30era eta ostegunetan 12:00etatik 13:30era). Parte hartu nahi duten pertsonak AFAGIko talde profesionalak baloratu beharko ditu aldez aurretik. Beraz, ahalik eta lasterren hitzordua hartzeko eskatzen zaie, afagi@afagi.eus idatziz edo 943 297 118 telefonora deituz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude