Irungo saltokiek online salmentarako plataforma estreinatuko dute bihartik aurrera

Bertako merkataritzari laguntzeko lerroari jarraituz, 2022. urtea funtsezkoa izango da Market Place tokiko merkataritzaren online salmentarako plataforma abian jar dadin. Irungo Udalaren eskutik eta Bidasoa bizirikekin batera, ekimena ostegun honetan hasiko da, eta horregatik, gaur, haren aurkezpena egin dute. Bertan izan dira protagonista batzuk eta baita Borja Olazabal ordezkaria ere.

Market Place plataforma horren helburua da tokiko dendetan eros dadin sustatzea eta dinamizatzea. Orain, inoiz baino errazagoa izango da, etxetik atera gabe egin ahalko direlako erosketak, eta ordu gutxiren buruan jaso. Proiektua abian jarrita prozesu oso bat amaitzen da, non udalak eta Bidasoa Bizirikek lagundu baitiete plataforman parte hartu nahi izan duten denda guztiei. Irungo dendentzat doakoa izan da plataforman parte hartzea, eta, gainera, Market Place-n parte hartzen duten saltokientzako dirulaguntza-lerro bat ere aurreikusi da, salmentako plataforma digitalean parte hartzeko beharrezko inbertsioei aurre egiteko.

Market Place horren bidez, produktuak dendan bertan jaso ahalko dira, eta 24 ordutan entregatu ere ahalko dira Irunen, Hondarribian eta Hendaian (produktu freskoak barne), eta bidalketak egin ahalko dira Estatu osora. Eskualdean banatzeko, eta jasangarritasunaren aldeko apustua osatuz, etxeko entrega bizikletan egingo du Badoa kooperatibak.

Hasteko, ostegun honetatik aurrera, Irungo 25 saltoki ikusi ahal izango dira, webgunean izena emanda, eta plataforma dinamizatzeko sare sozialetan lantzen ere hasiko dira (Instagram eta Facebook @irunmarket). Hona hemen izena eman duten dendak:

  • SUGAR
  • SOFT IRUN BAKERY & COFFEE
  • CHEZ PACO
  • CHOCOLATES DE IRUN
  • MARRUBI GOXOKIAK
  • VINOS ARAMBARRI
  • FRUTERIA DEPERITA
  • ALFREDO Y OLGA LICORES
  • ORTEGA Y OLAZABAL ZAPATERIA
  • KEALBISTUR
  • JECA
  • MERCERIA DORI
  • BOST CHICO
  • JECA CHICA
  • JOYERIA LUCCA
  • JOYERIA LERRO
  • PAPEL Y +
  • DISCONSU
  • PICKING PACK IRUN
  • KOLON MENAJE
  • AGUIRRESAROBE
  • BRIKOLAJE EASO
  • IRUN BONSAI
  • NESKA POLITA
  • ELCHICODELOSCARTUCHOS

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude