Real Uniónek ezin izan ditu bi puntuak lortu Castellón taldearen aurkako partiduan

Stadium Galera joan diren zale tu ek azken minutuetan bi puntu ihes egin dute n sentsazioarekin alde egin dute. Irungo taldea bigarren zatian aurreratu da Iván Pérezen bitartez, baina talde bisitariak partida berdintzea lortu du 82. minutuan.

CD Castellónek jabetza gehiago izan du lehen berrogeita bost minutuetan eta aukera onenak ere izan ditu, Irazustak berriro maila bikaina emanez. Bisitarien lehen aukeran, 16. minutuan,irundarren kapitainak gelditu bikaina egin dio Óscar Gilen jaurtiketari . 26. minutuan, Usurbilgoaren esku salbatzailea berriro, CD Castellónek ezker hegaletik ateratako korner bat
orraztu ondoren. David Movillak zuzentzen duen taldeak Riveroren bita rtez erantzun du lehenik eta Oyarzunen bitartez gero. 29. minutuan, Cabezón de la Salekoak falta atera eta bisitarien atean sartzeko zorian egon da. Eta 36an, Oyarzunen jaurtiketa lehorra , CD Castellóneko defendatzaile bati jo eta kornerrera joan da.

Bigarren denbora irundarren aukera on batekin hasi da. Ezker hegaletik sartu da Seguín, baina bere jaurtiketa kornerrera bidali du Alfonsok . Bigarren zatian gidoia aldatuko zelako abisua zen. 68. minutuan, Iván Pérezek korner bat errematatu eta sare barrura bidali du baloia Real Unión aurretik jartzeko. Nacho Sánchezek buruz buruko jokaldi batean partida irabazteko aukera izan du bost minutu geroago, baina errematea Alfonsorekin egin du topo berriro. 82. minutuan, Kone ren jokaldia eta Dani Romerak berdinketa jarri du markagai luan. David Movillaren mutilek Lezama bisitatuko dute datorren astean, Bilbao Athleticen aurka David Movillaren mutilek Lezama bisitatuko dute datorren astean, Bilbao Athleticen aurka jokatzeko. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude