David Movilla da Real Unióneko lehen taldeko entrenatzaile berria

Real Uniónek eta David Movillak akordioa lortu dute entrenatzaile bizkaitarrak lehen taldearen ardura har dezan denboraldi honetarako eta beste bi denboraldirako. Movillarekin batera Borja Agirretxu iritsiko da Irunera bigarren entrenatzaile gisa.

David Movilla Madrid (Barakaldo, 1980) 1999an hasi zen Romo CFko Kadete taldea entrenatzen. Bertan bi urte eman ondoren, Santurtziko Peña Athletic taldeko Kadete taldea zuzentzera pasa zen, eta Euskal Ligara igotzea lortu zuen. Arenas Clubeko Jubenilen B taldea ere zuzendu zuen, Euskal Ligara igoaz. Jubenilen A taldean pauso labur bat eman ondoren, Arenas Clubeko lehen taldearen ardura hartu zuen, orduan Hirugarren Mailan jaitsiera postuetan zegoena, eta salbazioa lortu zuen denboraldiaren amaieran. 2006an SD Leioak fitxatu zuen, orduan Erregional Mailan, eta Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen. 2015ean, klubean 9 denboraldi egin ondoren, Barakaldo CF fitxatu zuen, eta lehen denboraldian Bigarren A Mailara igotzeko zorian zen play-offa jokatu ondoren. 2018an Zamora CF fitxatu zuen, eta urtebete geroago beste igoera bat lortu zuen, Hirugarren Mailatik Bigarren B Mailara. Zamora CF taldearekin ere Bigarren A Mailara igotzeko play-off bat jokatu zuen.

Movillak astelehen arratsaldean zuzenduko du bere lehen entrenamendua eta datorren ostegunean eseriko da aulkian Nova Creu Altan jokatuko den CE Sabadell – Real Unión partidan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude