Kontsumitzaileari Informatzeko Udal Bulegoak (KIUB) astelehen honetan jakinarazi duenez, berriz ekingo dio ekainean hasitako “Nola gastatu eraginkortasun handiagoz etxean?” izeneko informazio-kanpainari”. Rebeca González ordezkariak lehen ekimena aurkeztu du: datorren ostegunean, abenduak 15, izango da Palmera Monteron 18:00etan.
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren laguntzarekin, prestakuntza-programa bat prestatu dute datozen hilabeteetarako, eta Eusko Jaurlaritzako institutu horretako teknikariek emango dute. Horrela, bada, hainbat informazio-saio ireki egingo dira herritarrentzat, etxean egunerokoan eraginkortasun handiagoz gastatzeko jarraibidea edo aholkuak ezagutarazteko.
Informazio-kanpaina horren lehen geltokia abenduaren 15ean izango da, “Erosketa berdea” izenburupean, Palmera-Montero zentroan; eta 2023rako beste hitzaldi batzuk iragarri dira “Bidaiatzera goaz” eta “Banku-eragiketak” izenburupean. Egunak oraindik zehaztu gabe daude. Bertaratzeko, ez dago izena eman beharrik.
Rebeca Gonzálezek azaldu duenez, “Ekainean adineko pertsonekin egin genuen bezala, KAUBak ezagutzen du erosketa-saskian eta gure eguneroko bizitzako zerbitzurik beharrezkoenetan prezioak igotzeak zer ekarri duen. Horregatik, familiei laguntza eskaini nahi die, egoera horri ahalik eta hobekien aurre egiteko informazio praktikoa eskainiz. Zerbitzuaren lana da kontsumo arduratsuaren arloan kontzientziazio-ekintzak sustatzea, bai publiko jakin batentzat bai jende ororentzat, eta arreta ahalik eta gaurkotasun handieneko gaietan jartzen saiatzea”.
Informazio-kanpaina horren lehen geltokia abenduaren 15ean izango da, “Erosketa berdea” izenburupean, Palmera-Montero zentroan, eta 2023rako ere beste hitzaldi batzuk iragarri dira “Bidaiatzera goaz” eta “Banku-eragiketak” izenburupean. Egunak oraindik zehaztu gabe daude.
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) Herritarrentzako Informazio Zerbitzuaren bulegoetan dago (San Martzial kalea 2). Interesa dutenek zerbitzu publiko horretako pertsonekin jar daitezke harremanetan, 943 505536 telefonoan, edo nahi dituzten gaiak azaldu omic@irun.org helbide elektronikoan.