Kirol Arloak jakinarazi duenez, aurreko urteetan bezala, Artaleku eta Azken Portu kiroldegiek eskaintza berezi bat aterako dute abonatu izan nahi dutenentzat.
Horrela, kiroldegiko abonamenduan urriaren 1etik 15era bitartean alta hartzen duten erabiltzaile guztiek % 100eko deskontua izango dute matrikulan. Eskaintza horri esker, matrikula ordaintzen duten abonamenduei dagokienez, adibidez, guraso abonatu bat duten haurrek 43,16 euro aurreztuko dituzte, eta helduek, 77,65 euro ere. Alegia, abonatu berriek matrikula aurreztuko dute, eta beren abonamendu motari dagokion hiruhilekoko kuota bakarrik ordaindu beharko dute.
Irun Txartela
Altak udal webguneko egoitza elektronikoaren bidez tramitatu behar dira, Irun Txartela (B@KQ) erabiliz, eta titularrek beren izenean zein ordezkatzen dituzten pertsonen izenean har ditzakete.