Udal webguneak atal bat eskainiko die etxez etxeko zerbitzua edo lokalean jasotzeko janaria eskaintzen duten ostalaritza establezimenduei

Irungo Udala hiriko ostalaritzaren aldeko ekimen berriei forma ematen hasi da, Eusko Jaurlaritzak tabernak eta jatetxeak itxi ostean. Horietako bat abian da, eta www.irun.org udalaren webgunean atal bat ireki da, etxez etxeko zerbitzua edo lokalean jasotzeko zerbitzua eskaintzen duten ostalaritza-establezimendu guztiak agertzen dituena. Taberna eta jatetxe horiei ikusgarritasun handiagoa eman nahi zaie, neurri berriekin ateak itxi behar izan baitituzte jendearentzat.

Udalaren webgunetik eskuragarri dagoen guneak, dagoeneko, lehendik informazioa emana zuten establezimenduak biltzen ditu. Harremanetarako datuak (telefonoa eta/edo webgunea) eta eskaintzen dituen zerbitzuak aurki daitezke.  Zerrendan agertu nahi duten taberna edo jatetxe guztiek fgonzalez@irun.org helbidera mezu bat idatzi besterik ez dute beren datuak bidaltzeko.

Ostalaritzako bonuak, urte amaiera arte

Horrekin batera, sektorearekin harremanetan jarraitzen dute, eta Udalak bere eskumenen barruan erantzun ditzakeen eskaerak edo beharrak jasotzen ditu. Alde horretatik, baieztatuta dago establezimendu horietan kontsumitzeko duela gutxi abian jarritako Irun Aurrera bonuak aurreikusitako muga-datatik (abenduaren 4a) harago erabili ahal izango direla eta urte amaierara arte luzatuko direla.  Merkataritzako bonoek martxan jarraitzen dute, eta udalaren webgunean, gutxienez 30 euro erosita 10 euroko deskontu-txartelak dituzten herriko dendak daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude