Ostiraleko Uranzu pilotalekuko partidua ate itxiekin jokatu da

Pandemiak eragindako egoera dela-eta, ateak itxita jokatuko da pilota jaialdia, baina ETB1en emango dute, 22:00etan

Kirol Arloak jakinarazi duenez, ostiral honetan, azaroak 13, 22:00etan, pilota jaialdi bat jokatuko da Uranzu pilotalekuan, Baikoren eskutik. ETB1ek zuzenean emango du jaialdia, ateak itxita jokatuko baita Eusko Jaurlaritzaren aginduz joan den larunbatean indarrean sartu zen osasun araudiarekin bat etorriz.

Guztira, hiru partida jokatuko dira, eta, berauen artean, nabarmentzekoa da bigarrena, Irribarria eta Darío buruz buruko txapelketako final laurdenetan lehiatuko baitira.

Beste bi partidak Promozio Txapelketaren barruan jokatuko dira: lehen norgehiagoka Arteaga eta Zabalaren artekoa izango da, eta hirugarrena, Erasun eta Salaberriaren artekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude