Irailaren 7an Musika Bandak neurri bereziekin hiriko zaindariaren ohorezko kontzertua eskainiko du

Urtero bezala, datorren irailaren 7an, 19:45ean, ohiko kontzertua egingo da Junkaleko Ama Birjinaren ohoretan, baina inguruabarretara egokitutako formatuan: Musika Bandak formatu murriztuan joko du, kide gutxiagorekin, eta emanaldira joan nahi duten entzuleek gonbita eskuratu beharko dute, uda osoan Junkaleko plazatxoan egin diren jardueretan izan den funtzionamendu-sistema jarraituz.

18:50etik aurrera jaso ahal izango dira gonbitak, eta 19:15ean irekiko dira plazara sartzeko ateak.

Hau izango da Musika Bandak otsailetik emango duen lehenengo kontzertu presentziala. Koronabirusa dela eta, hilabete hauetan ez da kontzertu presentzialik egin, eta egin diren jarduerak online egin dira, eta bideo bidez.

Planteamendua da hemendik urte amaieraraino Bandaren emanaldiak batik bat Amaia KZn egitea, formatu murriztu eta egokituan. Aurki ezagutaraziko da egitaraua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude