Azke Portu eta Artaleku kiroldegiek prest dute urte amaierako ikastaroen eskaintza

Irungo Udaleko Kirol Arloak jakinarazi duenez, Azken Portu eta Artaleku kiroldegiek prest dute urri, azaro eta abendurako ikastaroen eskaintza.

Egungo egoera ikusita, neurri bereziak hartuko dira aurrerantzean ere: edukiera mugatzeko neurriak eta kiroldegia eta materiala garbitzeko beharrezkoa den denbora direla-eta, helduentzako aretoko jarduerek 45 minutu iraungo dute.

Artalekun, urteko azken hiruhilekoko eskaintzak 119 ikastaro eta 1.044 toki hartuko ditu barnean, eta, Azken Portun, berriz, 131 ikastaro eta 1.111 toki. Proposamenak igerilekuko eta aretoko betiko ikastaroak izango dira: zumba, tonifikazio, aerobic, pilates, wellness, cycling… ikastaroak; bizkarra osasuntsu mantentzekoak; ariketa abdominal hipopresiboak egitekoak; etab. Guztira, 250 ikastaro eta 2.155 toki.

Izen ematea

Aurreko urtean ez bezala, ez da izango aurretiaz izena emateko eperik, eta ez da hartu beharko hitzordurik: zuzenean emango da izena, irailaren 9ko 08:00etatik irailaren 15era bitartean abonatuek eta irailaren 16an abonatu ez direnek, udal webgunean. Igeriketa probak irailaren 4an egingo dira, 11:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 17:30era bitartean, Artaleku kiroldegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude