Kateako jaiek azken txanpari ekingo diote ostegun honetatik aurrera, maiatzaren 17ra bitartean luzatuko den adin guztientzako jardueraz betetako egitarauarekin. Hurrengo egunetan, auzoko elkarteek eta Udalak elkarlanean antolatutako ekintzek jai-giroa eta ohitura herrikoiari eutsiko diote, auzotarren arteko harremanak sustatuz.
Ostegunean, maiatzak 14, musika izango da ardatz nagusia. Arratsaldeko 18:30ean, Irungo Kontserbatorio eta Musika Eskolako Banda profesionalaren eta oinarrizkoaren kontzertua eskainiko da auzoan.
Ostiralean, maiatzaren 15ean, jai-giroa indartu egingo da arratsaldeko lehen ordutik. 17:15ean pregoia eta txupinazo koloretsua egingo dira, eta jarraian, auzoko haur eta gazteentzako merienda, Elatzeta Guraso Elkartearen eskutik. 18:00etan bi ekintza izango dira: Potx magoa 4.0 ikuskizuna eta San Isidro eguneko meza (Arantzazuko Andre Mariaren Parrokia) 19:00 ean, buruhandiak aterako dira kaleetara eta baita Peña Poteo txaranga. Ordu berean, Afro Hauser Patxi & Patxi + gonbidatuak festaren txanda izango da D´Asley tabernan. 19:30ean Kolore festa egingo da eta bertan parte hartzeko zuriz jantzita bertaratzea gomendatu dute Gazte Landetxako antolatzaileek. 20:00ean Pintxo potea egingo da auzoko tabernetan. 21:00etatik aurrera Elatzeta elkarteak Koadrilen afaria hartuko du. Eguna amaitzeko, 21:30 ean Son&Djs eskutik diskofesta antolatu du, Neoizko argi eta margoekin, beraz, jantzi zuria mantentzea gomendatzen dute Gazte Landetxatik eta 23:30etik aurren Son&Djs eskutik diskofestak jarraituko du.
Larunbata, maiatzak 16 Larunbata ekintza ugariko eguna izango da, goizeko 9:00etan Auzoko txistularien dianarekin hasita. 10:30 36. Patata tortilla lehiaketa egingo da AEko arkupetan, Hegazti elkarteak antolatuta. 10:00 Marrazki lehiaketa egingo da 2 eta 10 urte arteko haurrentzat eta egindako marrazkiak astean zehar marrazkiak erakusgarri egongo dira Auzo elkartean. Bazkalorduan, 14:00etan, Herri paellada egingo da, aurretik txartelen salmenta eginez edo egunean bertan, amaitu bitartean. 17:00etan Danborrada, buruhandiak eta auzoko erraldoien txanda izango da eta, euria ari badu, frontoian ibiliko dira. 18:00etan XXIX Bakailao txapelketa Auzo elkarteko arkupetan Kateko elkarteak antolaturik. 18:00etan Haur Kanutjolasak egingo dituzte Rumi (K-Pop), Baby Shark eta Plutorekin (Gazte Landetxa). 19:00etan berriz, buruhandiak auzo elkartetik aterako dira eta ordu horretatik aurrera Peña Pote txaranga auzoan barrena ibilo da. Gainera, 19:00etan ere Afro Hauser Patxi & Patxi + gobindatuak emanaldia eskaini dute D´Asley tabernak. Azkenik, 23:00etan Joselu anayak orkestraren eskutik berbena izango da.
Maiatzaren 17a, igandea, auzoko azken festa eguna izango dute Katean. 9:00 Irungo txistularien diana izango da. 10:00etatik aurrera, Bidasoa Atletiko Taldeak IX Kross Txikia antolatu du eta izen emateak Porcelanasen egingo dira. 10:00etan jubilatuen omenezko meza egingo da, Arantzazuko Andre Mariaren Parrokian. Hori amaitutakoan, 10:30ean salda eskainiko da Kateko elkartearen eskutik Elizako aterpean. 10:45 Toka txiki txapelketa egingo da eliza atzean eta 12:00etan Toka finala, Kateko elkartearen eskutik. Euria egitekotan ekintza Auzo Elkarteko arkupetan egingo da. 12:00etan Irungo Musika Bandaren kontzertua egingo da, euria eginez gero, elizan egingo dena. 14:00etan jubilatuen bazkaria Ongi etorri ostatuan, txartelak aldez aurretik erosi ahalko direlarik. (txartelak aldez aurretik erosi). 18:00etan berriz Herri kirolen erakustaldia eskainiko dute Arkaitz Etxebestek, Ainitze Zumetak, Ugaitz Mugerzak eta Udane Ostolazak. Azkenik, 19:30ean Muxikoekin agurtuko dira Kateako jaiak.



