Datozen egunetan, zehazki irailaren 18tik 21era itsasaldi koefiziente altuak aurreikusten dira. Horregatik Segurtasuna eta Herritarren Bizikidetzako sailak jakinarazi du Bidasoa ibaiaren gainezkatzeak eman daitezkeela. Uste da Itsasaldiek Stadium Galetik hurbilen dauden bidegorri tarte batzuei, Behobiako zati bati edota Recondoko pabilioi zaharreko zonaldeari eragin diezaieketela.
Kostaldean talka eta marea bizien oharpenaren aurrean, eta kalteak txikiagotzeko helburuarekin, Udaltzaingoa, Babes Zibilarekin batera lanean ari da. Atzo, irailaren 16an, Real Unión ibilbideko bidegorriko zonaldean ur okupazioaz sentiberak diren puntuetan lur-zakuak ipini ziren.
Bestetik, datozen egunetan zehar bestelako neurriak ere hartuko dira. Real Unión eta Pierre Lhande ibilbideetan pertsonen pasagunea itxiko da itsasgorako ordutegian. Gainera, Behobiako zonaldean konportak jarriko dira.
Itsasaldiei erne
Mareen efektuak bihar goizetik, asteazkena 18, larunbateko arratsaldera arte, irailak 21, nabarituko omen dira. Udaltzaingotik eta Babes Zibiletik mareen bilakaerari erne egongo dira eta beharrezko neurriak hartuko dituzte kasuaren arabera Bidasoa Ibaiako gainezkatzeak eragin ditzakeen intzidentzia posibleak aurreikusi eta gutxiagotzeko.
Hala nola, azpimarratzekoa da sailetik jada harremanetan jarri direla kaltetuta ikusi daitezkeen auzokideekin; gainera, SMS alerta bat dago prestaturik etorkizunerako izenpetzeko.