Mintzalaguna programaren edizio berri bat hasiko da

Asteazken honetan, Miren Echeveste Euskarako ordezkari Udal Euskaltegian izena emateko prozesuaren balantzearen berri eman du, eta, tartean, Lannahi programari buruzko datuak eman ditu, zeina langabeentzat den. Bide batez, Mintzalaguna programaren beste edizio bat hasiko dela iragarri du.

“Euskara ikasteko erabakia hartzen duten irundarren kopuruak gora egin du azken urtean, eta bereziki aipagarria da Lannahi programan izena ematen dutenen kopurua. Doako ikastaroak dira eta hori oso garrantzitsua da, langabeek edo  ehuneko berrogeita hamarretik beherako lanaldia duen edozeinek ikasi dezakeelako euskara gure Euskaltegian, gaitasun ekonomikoa edozein dela ere”, nabarmendu du Echevestek.

Ikasturte hasieraren balorazioa

Urriaren 1ean jarri dugu abian 2021-2022 ikasturtea Irungo Udal Euskaltegian. Hamahiru talde jarri ditugu martxan: Lannahi programako zazpi talde A1 mailatik hasi eta C1 maila bitartean; astean bitako bost talde A2.2, B2 eta C1 mailakoak; eta guraso/merkatarien B1 mailako talde bat. Guztira, 124 ikasle dira.

Mintzalaguna

Aurrekoetan bezala, Mintzalaguna egitasmoa izango dugu euskara praktikatu nahi duten hiritarrentzat. Izena emateko epea urriaren 13tik 20ra izango da

Mintzalaguna egitasmoa B1etik gorako maila duten hiritarrei zuzendua dago. Egitasmo honetan, 4/5 laguneko taldeak osatzen dira, euskal hiztuna den lagun bat (mintzalaguna), taldea dinamizatzen duena eta gainerakoak, euskara praktikatu nahi dutenak (mintzakideak), euskaraz arituz. Astean behin biltzen dira.

Askorentzat, lagun euskaldunak egiteko modua ere bada, taldetik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera zabaltzen dute. Adin guztietako jendea biltzen da taldeetan.

Informazio gehiago Irungo Udaleko Euskara Arloaren atarian www.irun.org/eu/euskara.

Hilaren 20ra arte eman daiteke izena webgune horretan bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude