Txingudi Errugbi klubak beteranoak omentzeko eguna ospatuko du martxoaren 4an

Martxoaren 4a da Txingudi Errugbi Klubak bere beteranoak bildu eta omentzeko aukeratu duen data. Jardunaldia Plaiaundin hasiko da, goizeko 11:00etan, bertaratzen direnen arteko “tokata” bat jokatuz, hau da, plakatzerik gabeko partida bat. Segidan, eta partida ostean ohikoa denez, hirugarren denbora eskainiko zaie 5 euroko prezioan zelaira gerturatzen diren jokalari, zale eta lagun guztiei.

Eguerdian, jaiak Gabiria jatetxean jarraituko du. 20 euroren truke, joan nahi duen edonork aparteko babarrunak dastatuko ditu. Bazkarira joateko ezinbestekoa da izena ematea otsailaren 20a baino lehen 678 616 475 telefonoan. Era berean, ekintzetan izena emateko ES9500817522160001254832 kontu korrontearen bidez egin behar da ordainketa, kontzetptuan “Veterano” hitzaren segidan izena eta abizena zehaztuz.

Amaitzeko, 20:00etatik aurrera Txingudi Rugby Tabernan poteo herrikoia izango da.

Klubetik egungo jokalari, jokalari ohi, zale, lagun eta ondo pasa nahi duen edonor gerturatzea gonbidatzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude