Txingudi Errugbi Klubak Rugby Egun arrakastatsua ospatu zuen joan den larunbatean

Baloi obalaren kirolarekiko grinak goizetik hartu zituen mugako hiriko kaleak. Zaisa Txingudiko 14 urtez azpiko taldeetako neska-mutilak ziren, La Únicako (Iruña) eta Gaztediko (Gasteiz) lagunekin batera, Irun Rugby Eguna 2022ren programari hasiera eman ziotenak. 2019ko ekainean lehen edizioa egin eta, pandemiaren ondorioz, bi urteko geldialdi luze baten ondoren itzuli zen ekitaldi hura.

Plaiaundira hurbildu zirenei hiru partida oso parekatu eskaini zizkieten hiru taldeek, detaile txikiek definitu zituztenak eta kiroltasuna eta giro ona protagonista nagusi izan zituztenak. Koldo Alonsok, Zaisa Txingudiko entrenatzaileak, joko ona azpimarratu zuen: “Gure neska-mutilek jokatu dituzten bi partidetan, erasoan pilota mugitu dute, defentsan antolatzen jakin dute, plakatu egin dute, bere burua markagailuan azpitik ikustean erreakzionatzen jakin dute eta, gainera, emaitzari buelta eman diote azken jokaldian partida irabazteko. Zenbakiak alde batera utzita, errugbiaz gozatu ahal izan dugu, zelai barruan zein kanpoan, eta oso pozik gaude horregatik.”

Zaisa Txingudiren ordezkariak, Hodei Aizpurua, Unax Aristizabal, Aritz Arrieta, June Bengoetxea, Jakobe de la Serna, Adrian Muñoz, Oier Oliveira, Laida Rodríguez, Aimar Echeveste, Aitana Garrido, Mattin Gojenola, Markel González, Aimar Iturre, Ewan Little, Aiert Mendizabal, Markel Moratinos, Adrian Muñoz, Laida Rodríguez, Ekaitz Sanchez, Igandea eta Helene Tristán izan ziren. Guzti haiek, Ahren Villegas eta Pablo Ortegarekin batera, Zaisa Txingudiren 14 urte azpiko taldea osatu dute

Amaieran, hiru taldeek, gurasoekin, talde teknikoekin, epailearekin eta zaleekin batera, ohiko hirugarren denbora ospatu zuten.

Arratsaldez, ospakizunak jarraitu zuen
Hasiera paregabe honen ondoren, Errugbiaren eguna erdiguneko kaleetara mugitu zen, Foru kalera hain zuzen ere. Bertan, errugbi zelai txiki bat jarri zen, plakatzeko zakuekin, perkutitzeko armarriekin eta hain bereizgarriak diren hagekin ere. Bertan, txikiek klubeko 14 eta 16 urtez azpiko kategorietako kideek dinamizatutako jokoez gozatu ahal izan zuten. Iñigo Aizpuruak, klubeko eskolako koordinatzaileak, azpimarratu zuen garrantzitsua dela haurrek ulertzea errugbia ez dela kirol bortitza, esan ohi den bezala, baizik eta ondo pasatzeko, lagunak egiteko, balioak ikasteko eta mundu guztia ongi etorria den kirola.

Hainbeste gogo zituzten txikiek bere kirola jolastu eta erakusteko prestatutako espazioa laster txiki geratu zitzaiela eta San Juan plazara jaitsi ziren tokata bat inprobisatzera. «Errugbiaren modalitate honetan, plakatzearen ordez, bi eskurekin ikutzen dugu. Ihes egitea bilatu behar da, talka egitea saihestuz” azaltzen zuen Hodeik, parte hartzailetako batek.
Ondoan, karpa gorri handi batean, Alejandro Lasa, Ekain Hiribarren, Ekaitz Aia eta Asier Amigo seniorreko jokalariek klubeko merchandisinga saltzen zuten. Azken honen hitzetan, “Historia duen kluba gara, baina txikia; beraz, borondatezko lana eta adiskidetasuna funtsezko elementuak dira”. Azken hori klubeko lehen taldearen kohesio handian islatzen da, “nahiz eta emaitzek ez duten lagundu. Aldagelan dugun giro ona dela eta, anabasa bat gara, nahiz eta lesioek asko baldintzatu diguten denboraldia”, dio Hiribarrenek, nor, hain zuzen ere, Arrasateren aurkako partidaren ondoren bi hilabetez gelditu behar izan baitzuen sorbaldako lesio batengatik.

Goraxeago, Kale Nagusian, taldearen beteranoek eta rugby touch modalidadeko jokalaeriek kirol honetako beste tradizio bat partekatzen zuten: garagardoa.

Amaitzeko, hirugarren denbora
Izan ere, edari hau, errugbiari eta bere hirugarren denborari estuki lotua, ere presente egon zen ekitaldi honetan. Peña Poteo txarangak Legia, Mayor eta Foru kaleak kalejiran zeharkatzen zituen bitartean, Joao Costa eta Asier González, lehen taldeko jokalariak, eta Iñigo Camarero, entrenatzailea, Txingudiren tabernaren kanpoaldean jarri zuten barra kudeatzen zuten.

Tabernaren barruan, Kale Nagusiko 11n, lanez gainezka, baina arreta bikaina eskainiz Ainhoa eta Oihana Goenaga, Ainara Cabezas eta Carol Larrea ibili ziren.

Errugbiaren festara bertaratu zirenen artean, “Kalixa” Silanes eta Gonzalo Carrion Hondarribiko zinegotziak eta Borja Olazábal, Irungo kirol zinegotzia, zeuden.

Eta jendetzaren artean nahastuta, Gari Mendizabal, errugbi eskolako ordezkaria, Xabi Sanchez, lehen taldeko jokalaria, eta Pachi García, zuzendari teknikoa, bideoak grabatzen eta argazkiak ateratzen ari ziren klubeko sare sozialetarako.
Azken horren iritziz, “horrelako ekitaldiak ezinbestekoak dira gure kirola, oro har, eta kluba, bereziki, ikusgarri egiteko”. Klubaren tabernaz gain, Mari, Muro, Ekialde, Imasde eta Manolo tabernen babesa izan zuen kalejirara Artalekutik jaisten ari ziren zaleak ere bertaratu ziren ziren eta, rugbyzaleekin batera, Bidasoak Granollersen aurka lortutako garaipena ospatu zuten. “Jarduera honekin gure hiriko kaleak errugbiz betetzen ditugu, baina baita musikaz, alaitasunez eta giro onez ere. Hau errepikatu behar dugu, beste bat egin behar dugu…” zioen Garcíak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude