Alai Cabellok 800 metroetan 20 urtez azpiko errekorra lortu du Gipuzkoako Txapelketan

Super Amara BATek lehiaz betetako asteburua bizi berri du. Izan ere, klubeko kirolariek bost hitzordu ezberdinetan parte hartu dute. Klubeko atletek emaitza aipagarriak lortu dituzte, hainbat domina tarteko, eta Alai Cabelloren 20 urtez azpiko Gipuzkoa errekorra barne.

Pista estaliko Espainiako atletismo-txapelketa absolutua

Asteburu honetan Pista Estaliko Espainiako Atletismo Txapelketa Absolutua ospatu da Valentzian eta bertan klubak sei ordezkari izan zituen, txapelketa ona sinatu zutenak.

Emakumezkoen luzera jauzian, Olaia Becerrilek 9. postua lortu zuen, 5,99 metroko jauzi onena eginez, eta ia finalista izan zen.

1500 metroetan, hiru atletak hartu zuten parte. Laura Etayo finaletik kanpo geratu zen lau milesimengatik bakarrik, baina bere marka pertsonala 4:28.51ko denborarekin hobetu zuen. Marta Mazak 4:33.60min egin zituen, bere ohiko erregistroen ildotik. Gizonezkoetan, Ander Aramendik bere seriean azken aurreko postutik zazpigarrenera pasa zen 4:01.76min-ko denborarekin, nahiz eta serie bakoitzeko lehen lau sailkatuak bakarrik pasatzen ziren finalera.

400 metroetan, Alaine Aguerraldek 55.43s-tan gelditu zuen erlojupekoa, bere marketan mantenduz eta berriro bere Gipuzkoako errekor absolutua haustetik gertu.

60 metro hesietan, Uxia Pereirak denboraldiko bere erregistrorik onena sinatu zuen (8.55s), baina ez zen nahikoa izan finalerdietara iristeko. Orain atletak aire libreko denboraldia prestatzen hasiko dira.

Urre nazionala jaurtiketa luzeetan

Albiste bikaina Durangon ospatutako Master Neguko Jaurtiketa Luzeen Espainiako Txapelketan ere, non Juana Maria Usabarrena Espainiako txapeldun izan zen mailu astunaren jaurtiketan, Master 75 kategorian, urrezko domina lortuz.

Euskadiko 5K-ko Txapelketa

Euskadiko Errepideko 5 kilometrokoko Txapelketan, Nerea Sarrieguik hirugarren postua lortu zuen 18:15min ko denborarekin, denboraldi hasiera honetan pixkanaka erritmoa hartzen ari dela erakutsiz.

18 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapeketa

Atletismoko 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa egin zen, klubaren parte-hartze zabalarekin eta dominen balantze handiarekin, 19 guztira.

Urrezko dominak 10 izan ziren guztira: Alai Cabello – 800m (1:52.88min),  20 urtez azpiko Gipuzkoako errekorra; Iker Piñeira – 60m (6.96s); Rafa Caseau – Pisua (11.56m); Markel Garrancho – 400m 20 urtez azpikoan (49.83s); Jon Andiano – 400m 18 urtez azpikoan (51.85s); Naia Llorente – Altuera (1.64m); Gorka Garcia – 3000m (9:35.17min), marka pertsonala; Jon Galate – 60m hesiak (8.34s), marka pertsonala; Eñaut Arburua – 200m (22.46s); Hai Duong Alzaga – 200m (26.06s).

Zilarrezko dominak berriz, 4 izan ziren; Olatz Elizasu – Pisua (9.19m), Eñaut Arburua – 400m (52.50s), Noa Garcia – Altuera (1.55m) eta Eider Aramburu – 3000m (11:01.48min).

Brontzezko dominak aldiz, 5 izan ziren: Iker Anaut – Pisua (10.66m), Paula Crespo – 3000m (11:30.39min), Olaia Verdasco – 60m vallas (10.07s), marka pertsonala, Iker Anaut – 60m vallas (9.08s), marka pertsonala eta Rafa Caseau – luzera (5.61m).

Euskadiko Eskola Kroseko Txapelketa

Atzo, Arrasaten egin zen Haur Kroseko Autonomikoa eta eskolako kirolariak  indartsu datozela erakutsi zuten bertan. Kirolair hauek osatu zuten taldea: Lier Arregi (10.), Ibai Erguin (14. ), Alain Gajate (30.), Amets Gurutzealde (32.) eta Markel Nausia (44.). Emaitza horiei ekser txapeldunorde postua lortu dute Txindokiren aurretik eta El Prado (Araba) klubaren atzetik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude