Bidasoa Itzuliak trafiko aldaketak eragingo ditu Irunen lasterketa igaro bitartean

Udaltzaingoak aditzera eman duenez, maiatzaren 5etik 7ra bitartean egingo den Bidasoa Itzulia dela eta, hiriko hainbat gune ukituta gertatuko dira; zehazki, honela:

MAIATZAK 5

-12:00etatik aurrera, etenaldi txikiak egingo dira Urdanibia plazaren inguruan, etaparen irteerako azpiegitura muntatzeko lanak direla eta.

-13:45etik aurrera, moztu egingo da Urdanibia plazaren inguruan, eta Uranzu kaletik datorren trafikoa Korrokoitz eta Nafarroa hiribide aldera desbideratuko da, eta Dolores Salisekoa, Ermita karrikarantz.

-14:20tik 14:35 aldera arte, trafiko guztia moztuko da Nafarroa hiribidera eta Osinbiribileko biribilgunera sartzeko bideetan eta Behobiara sartzeko errepidean (GI-636).

MAIATZAK 6

-14:20tik 14:35 aldera arte, trafiko guztia moztuko da Iparralde hiribiderako sarbidean, Ficobatik hurbil dauden bi biribilguneen artean eta Behobiara sartzeko errepidean (GI-636).

MAIATZAK 7

13:00etatik:

Dena moztuta egongo da Colon ibilbidean, Francisco de Gainza eta Gipuzkoa hiribidearen artean, bi noranzkoetan. Hori dela eta, kendu egingo dira autobus geltokiak bide osoan.

15:15etik:

-15:10etatik 15:35 aldera arte, trafiko guztia moztuko da Colon ibilbidera, Hondarribia kalera, Zubimuxu biribilgunera eta Letxumborro hiribidera sartzeko bideetan.

-16:20tik 17:00ak aldera arte, trafiko guztia moztuko da Behobiarantzako bidean, Osinbiribileko biribilgunetik, Artiga ibilbidean, eta Meakara eta Aiako Harrira sartzeko errepidean.

-17:00etatik 17:45 aldera arte, trafiko guztia moztuko da Gipuzkoa hiribidera sartzeko bidean, Elizatxo hiribideko biribilgunetik (Olibondoak).

-17:00etatik 17:45 aldera arte, trafiko guztia moztuko da Oiartzunera sartzeko bidean, Letxunborro hiribidean (Irunerantz), Zubimuxu biribilgunean (Hondarribitik Irunerako loturan), Colon ibilbidean eta Gipuzkoako hiribidean. Nafarroa hiribidean, Colon ibilbidearen hasieraraino joan ahal izango da, eta Iparralde hiribidetik, Beraketa kaleraino.

Era berean, San Martzialetik igaro behar dutenez, 15:30etik aurrera, igoera moztuta egongo da hilerriko biribilgunetik aurrera. Gainera, 16:15etik aurrera, trafikoa erabat moztuta egongo da San Martzial mendirako igoeran eta jaitsieran 17:10 aldera arte, Artiga ib-Blaia bidegurutzetik Lastaola baserriko N-121 errepideko bidegurutzeraino.

Lasterketa amaitzen denean kenduko dira murrizketak (18:30 alderako amaitzea aurreikusten da); ordura arte saihesbidea erabiltzea gomendatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude