Igande gauean erdialdeko hainbat kaleetako trafikoa moztuko da asfaltatze lanak direla eta

Nafarroa hiribidean Eliza eta Francisco de Gainza karriken artean egiten ari diren asfaltatze lanak direla-eta, Udalak jakinarazi duenez, igande honetatik astelehenera bitarteko gauean (hilaren 13tik 14ra bitartean), ibilgailuek ez dute tarte horretan zirkulatzerik izango.

Hiru erreiak asfaltatuko direnez, lanek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten trafikoan, gauez egingo dira lanak, esan bezala.

Behin azken autobusa igarota, igandeko 23:00etatik asteleheneko 07:00etara bitartean, Nafarroa hiribidetik datozen ibilgailuek Izaga kaletik desbideratu beharko dute Fermín Calbetón kalera sartzeko. Colón ibilbidetik datozenek, berriz, Joaquín Gamón kaletik edo Francisco de Gainza karrikatik jo beharko dute Beraun-Santiago aldera joateko; nolanahi ere, ez dute inongo arazorik izango San Juan plazako parkingean sartzeko. Azkenik, lanen ondorioz, San Martzial karrikako igoerako zirkulazioa ere eten beharko da, eta, hortaz, Urdanibia plazara iristen diren ibilgailuek Junkal karrikatik desbideratu beharko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude