Hiriko kaleak asfaltatzeko egiten ari den kanpainaren barruan, Irungo Udalak jakinarazi du urtarrilaren 12tik aurrera Colón pasealekua asfaltatzeko lanei ekingo zaiela. Aste batzuk iraungo dute lan horiek.
Aurrena, Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza kalearen arteko tartea asfaltatuko da. Galtzada hobetzeko lanak egingo dira, arekak konpontzea eta bidea berrasfaltatzea, funtsean.
Ez da zirkulazioa moztuko, baina lanek ibilgailuen joan-etorriei eragingo diete. Errei bakar batean egingo dira lanak, txandaka, eta beste biak libre utziko dira, bat noranzko bakoitzean. Behobiara doan aldean hasiko dira lanak, eta aurrerago kontrako noranzkoan osatuko dira.
Lanen iraupenari dagokionez, eguraldiaren araberakoa izango da baina, hasiera batean, gutxi gorabehera hilabete irautea aurreikusten da. Kanpainak 300.000 euroko aurrekontua du, eta hobekuntzak egingo dira hiriko beste eremu batzuetan ere: Nafarroa hiribidea (San Juan plazaren eta Fermín Calbetón kalearen aldean) eta Darío de Regoyos kalea (hau egin da dagoeneko, eskailera mekanikoen eta José María Franco kalearen gaineko zubiaren arteko zatian).