Bidasoa inguruko herrien kantu zaharren bazkaria Etxalarreko Bentan

Angel Mariezkurrenak Bidasoa inguruko herrien kantu zaharren bazkaria antolatu du Etxalarreko Bentan. Bazkaria martxoaren 28an egingo da eta Aitor Mendiluze bertsolaria, Menditarrak taldeak eta Beñat Mitxelenak parte hartuko dute bertan. Ongi etorria eguerdiko 13:00etan egingo da eta bazkaria eguerdiko 14:00etan hasiko da. Bazkariko txartelak 45 eurotan salgai daude eta Etxalarko Bentan edo 948 635 000 telefono zenbakira deituz gero eskuratu daitezke. Gainera, nahi duenak Kantu Zaharren liburua eskuratu ahalko du 5 eurotan.

Ongietorriko Koktela

Ongietorriko Koktelean Kantu Zaharren Bazkarian izena ematen dutenek honako pintxoak dastatuko dituzte: etxeko urdaiazpiko kroketak, etxeko txistorra, Idiazabalgo gazta-mousseaz betetako tututxoa, irasagarrarekin eta intxaur-txiribitekin, caseé tomate koilaratxoa tenpuradun muskuiluekin eta foie-torrada karamelatua sagar gaziarekin.

Menua

Kantu Zaharren Bazkariko menua honakoa izango da: txipiroi entsalada epela, sagardo sorbetea, bakailo frijitua piperrada eta tomatearekin, idi zatia parrillan patata eta onddo hostopilarekin, etxeko pantxineta bainilla izozkiarekin, kafea, infusioa eta kopa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude