Inauteriak harrotasunez ospatu dituzte Txintxo tabernan

Jesus Mari Gorrón eta Andone Jimenez senar-emazteek Txintxo tabernako jabeak dira eta abuztuan 8 urte beteko dituzte Azken Portu auzoaren sarreran kokatutako tabernaren buruan. Lan egunetan zehar bezeroen errutina arintzeaz gainera, auzoko bizitzarekin zein Inauteri edo samartzialak bezalako jaiekin bat egitea atsegin dute Txintxo tabernako jabeek. Andone Jimenezek 2020ko Txintxo tabernako Inauterien balorazioa egin du.

Noiztik ospatzen dituzue Inauteriak Txintxo tabernan?
Abuztuan 8 urte beteko ditugu hemen gaudenetik eta lehenengo urtetik ospatu ditugu Inauteriak. Mozorratzea asko gustatzen zaigu, beraz, gu mozorratzeaz gainera, taberna osoa apaintzea erabaki genuen. Gainera, photocall bat montatzen dugu urtero bezeroak gurekin Inauterien parte sentitzeko.

Urtero gai ezberdin bat lantzen duzue?
Bai, urte batetik beste gaia guztiz aldatzen dugu eta guk geuk egiten ditugu gure mozorroak, beraz, oso orginalak izan ohi dira.

Zein izan da aurtengo Inauterietarako aukeratutako gaia?
LGTB Harrotasunaren Nazioarteko Eguneko karrozan bihurtu dugu taberna eta Drag Queen bezala mozorratu gara. Oso ondo pasa dugu, baina, egia da, lan asko egiteko mozorro deserosoa dela. Hala ere, asko disfrutatu dugu.

Tabernan eskaintza berezirik prestatu duzue Inauteriei begira?
Ez, zentzu horretan ez, baina, aurten berrikuntza gisa Drag Queen mozorro onenarentzako saria banatu dugu. Izan ere, Inauteriak ospatzeaz gainera, bezeroak gurekin festaz gozatzea atsegin dugu. Photocall-aren bitartez bezeroei gu bezala morrozorratuak egongo balira bezala argazkiak ateratzeko aukera ematen die.

Inauteri garaian jendea tarbernara gehiego hurbiltzen da?
Bai, dena dela, gu auzoko tarbena bat gara eta egia da Inauterietan jendea hiriaren erdigunean pilatzen dela. Hala ere, Inauterietako desfilea amaitzen denean, jende etxera itzuli aurretik, Txintxotik igarotzea gustatzen zaigu, hemen ere Inauteriak ospatzen direlako. Egia da Inauteriei esker irabazi gehiago izan ditugula hilabete honetan. Gabonak igaro ostean hasten gara Inauterietako apaingarriak prestatu eta ideia garatzen.

Zein izan da tabernan Inauterietako momenturik jendetsuena?
Larunbata, Inauterietako desfilea amaitu ostean.

“Taberna auzoko jendearen elkargune bihurtzen da”

Inauteriak bezalako data berezietan bezeroen kontsumo ohiturak asko aldatzen dira?
Ez, jendeak betiko berdina eskatzen digu orokorrean. Agian, festa giroan kubata gehiago eskatzen dituzte, baina, gainontzekoa nahiko antzekoa da.

Mozorratutako jende asko hurbiltzen da Txintxo tabernara?
Bai, jendeak mozorratzea atsegin du. Gainera, taberna apainduta egongo dela jakiteak jendea mozorratzera animatzen du.

Zein da urteko beste garai jendetsuena?
Sanmartzialak batez ere. San Martzial eguneko hamaiketakoarekin taberna gainezka izan ohi dugu eta taberna auzoko jendearen elkarkune bihurutzen da. Jaiak aitzaki hartuta, taberna apaintzen dugu beti, kasu honetan ere, gai zehatz bat landuz.

Erraza da urtero taberna apaintzeko ideia berriak topatzea?
Ez da erraza, batez ere sanmartzialetan. Hala ere, eraberritzeko grinak beti momentura arte landu ez ditun gaiak aurrera ateratzen laguntzen digu.

Auzoko taberna bat izanik, bezeroekiko harremana oso hurbila da?
Bai, zortzi urteren ostean, bezeroekin gertuko harremana dugu, gainera, gehiena auzoko jendea delako.

Zein da Txintxo tabernaren berezitasuna?
Janariari dagokionez, nire senarra Extremadurakoa denez, tabernan prestatzen dugun janari guztia guk geuk egiten dugu, Extremadurako errezetak errezetak mantenduz. Pintxoek arrakasta handia izan ohi dute bezeroen artean. Gainera, edariarekin batera, bezeroiei pintxo txiki bat emateko ohitura dugu. Hortaz gain, jendearekiko hurbiltasuna lantzea eta auzoko ekintzetan parte hartzen saiatzen gara.

Zein da hurrengo hilabeteetarako plangintza?
Laster samartzialetarako apaingarriak prestatzen hasiko gara. Ideia buruan dugu, beraz, lanean hastea falta zaigu soilik. Gu, horrelakoak gara, gauza bat amaitu bezain laster, hurrengoan pentsatzen hasten gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude