Udalak alarma egoeraren ondorioz hainbat ekitaldi atzeratu edo bertan behera geldtiu direla jakinarazi du

Xoel Lópezen kontzertua urriaren 4era atzeratzea erabaki da. Musikariak martxoaren 22an eskaini behar zuen bere emanaldia Irunen, baina, COVID-19aren zabalkundea ekiditeko alarma egoeraren ezarpenarekin, kontzertua bertan behera gelditu zen. Data aldaketa gertatu baino lehen saldutako sarreren baliogarritasuna mantentzeaz gainera, kontzertuaren hitzordu berrira joan ezin edo nahi ez dutenei dirua itzultzeko sistema martxan jarriko da amaia.kz@irun.org helbideren bitartez antzokiarekin harremanetan jartzen diren pertsonentzat.

Beste ikuskizunak

Irungo udaleko Kultura arloa alarma egoeraren ondorioz bertan behera gelditu diren emanaldiak berrantolatu eta beste data batzuetan egin ahal izateko lanean dabil. Data berria duten emanaldi horietako bat Autumn artista gaztearen kontzertua da, AcustiCBAs zikloaren barnean, ziurrenik, uztailaren 30ean egingo dena.

Hortaz gain, alarma egoeraren ondorioz bertan behera gelditu diren emanaldiekin zerrenda bat osatu da, hau da, egingo ez diren emanaldiak eta, agian, berriro programatu ezingo direnak, sarrerak erosteko aukera jada zabalik zegoen arren. Hauek diran bertan behera gelditu diren emanaldi horiek:

– Martxoaren 14ko “Codice” dantza ikuskizuna.

– Martxoaren 15eko “Ganbera Zikloa” kontzertua Iñaki Diéguezekin.

– Apirilaren 4ko “La Escuela de los Vicios” antzezlana.

– Apirilaren 5eko “Ganbera Zikloa” kontzertua barroko flauta eta klabezinarkein.

Emanaldi hauetarako sarrerak internet bidez erosi zuten pertsonei sarreraren prezioa era automatikoan itzuliko zaie datozen egunetan zehar. Bestetik, sarrerak Irungo Turismo Bulegoan erosi zituzten pertsonek sarrerak bulegoan bertan itzultzeko aukera izango dute, alarma egoera igaro ostean bulegoak ateak berriro zabaltzen dituenean.

Aurretik aipatutako emanaldi hauetako bat etorkizunean berriro antolatzea posible balitz, sarreren salmenta zerotik hasiko litzateke berriro.

Elkarrekin hazteko gorosti bat

Era berean, martxoaren 28an egiteko zen “Elkarrekin hazteko gorosti bat“ ekitaldia bertan behera uztea erabaki du udalak alarma egoeraren ondorioz. Ekimenaren laugarren edizio honetan 2019 urtean zehar jaiotako irundarrei eta haien familiei gorosti bat eta gorostia zaintzeko aholkuak biltzen dituen liburua banatu behar zitzaien.

Udala ekitaldia ospatzeko data berri baten bila dabil eta gorostien banaketa maiatzean egitea aurreikusten bada ere, data zehatza konfirmatu arte itxron beharko da. Ekitaldian parte-hartzeko izena eman zuten familiek hitzordua bertan behera gelditu dela jakinarazteko mezua jasoko dute eta, data berria adosten denean, bide beretik ekitaldia noiz egingo den abisatuko zaie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude