Hirian adin txikiko batek jasandako erasoarekiko gaitzespena

Hirian gertatutako azken-aurreko erasoa salatzeko San Juan plazan deitutako kontzentrazioko argazkia.

Gizon bat atxilotu dute herrian adingabe bati ukituak egiteagatik. Irungo Udalak asteburuan publiko egin diren gertakariak gaitzetsi ditu eta udal taldeek adierazpen instituzional hau kaleratu dute gertatutakoa gaitzesteko.

Hona adierazpen instituzionala:

Irungo Udalak gaitzetsi ditu asteburuan publiko egin diren gertakariak; izan ere, gizon bat atxilotu dute herrian adingabe bati ukituak egiteagatik. Irungo Udalak erabateko gaitzespena adierazten die emakumeek jasaten dituzten mota guztietako gehiegikeriei eta eraso guztiei, eta elkartasuna adierazten dio biktimari.

Irungo Udalak horrelako gertaeren kontrako beren arbuioa eta gaitzespena agertzen segitzera deitzen die herritar guztiei. Era berean, bizi dugun egoera kontuan hartuta, inguruan gerta daitezkeen erasoen aurrean erne egoteko eskatzen dizuegu. Izan ere, konfinamendu-neurriek indarkeria matxistaren eta familia barruko indarkeriaren biktimen zaurgarritasun-egoera larriagotzen baitute, ustezko erasotzailearekin bakardadean askoz denbora gehiago egotera behartuta baitaude.

Horregatik guztiagatik, zera egiten dute udal talde guztiek:

1) Indarkeria dakarren ekintza oro arbuiatzen eta gaitzesten dute; kasu honetan, emakumeen kontrako indarkeria.

2) Babesa eta elkartasuna adierazten diote emakumeari, eta haren eskura jartzen dituzte Gizarte Zerbitzuek dituzten laguntza baliabide eta zerbitzu guztiak.

3) Adierazi dutenez, zirkunstantzia normaletan, gertatutakoa arbuiatzeko eta gaitzesteko elkarretaratze batera deituko lukete, eta bat egitera bultzatuko lituzkete herritarrak, baina, osasun agintariek COVID-19 birusaren bilakaera ikusita emandako betebeharrei jarraikiz, ez dute deituko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude