Bidasoa Kirol Klubak denda propioa ireki du Irunen

Bidasoa Kirol Klubak bere denda propioa inauguratu du. Denda aurretik Amadeus musika denda izandako lokalean kokatuta dago, San Juan plazan. Bidasoaren denda urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo da, Gabonetan kluba zaletuengana hurbiltzeko helburuarekin.

Une hauetan COVID-19ak eragindako osasun krisialdiaren ondorioz Artalekun ikusleen sarrera debekaturik dagoenez, Gurutz Aginagalde klubeko presidenteak azaldu duenez, “datozen egun berezietan  Bidasoaren erreferentzia-puntuetako bat izango da”.

Denda ostegun honetan inauguratu da eta denboraldi honetako produktu ofizialak eskuratu ahalko dira bertan (kamisetak, kirol-jertseak, poloak, toallak, …).  Hortaz gain, orain dela 25 urte Bidasoak Europako kopa lortu zuela ospatzeko sortutako trofeoaren erreplika, Bidasoa Basque Breweryk Gabonetarako sortutako Handball pack-a, Zagreb´95 eta Julen Aginagalderi eskainitako 13 garagardoekin, eta Gabonetako Loteria eskuratu ahalko da.

Bidasoako presidenteak azaldu duenez, “Geff dendak arrakasta handia izaten ari da eta online zerbitzua eskaintzen jarraituko du. Hala ere, Gurutz Aginagalderen hitzetan, joan den urtean larunbatetan Artalekun jarritako dendak zuen arrakasta ikusita, data hauetan kalera itzultzeko modua aurkitu nahi zuten. Zentzu horretan, Amadeus dendako jabeak ziren Iñarra ahizpei taldearen esker ona adierazi die, abenduko hilabetean zehar kalera ateratzeko emandako erraztasunengatik.

Hortaz gain Iñigo Mangas klubeko zuzendaritzako kideak azaldu duenez, Gabonetako erosketak denboraz egitea gomendatzen dute jende pilaketak saiheste aldera. Horretarako, klubak dendaren ordutegi zabalena eskaintzeko ahalegina egin du, mundu guztiari dendara segurtasun neurri guztiak betez hurbiltzeko aukera emanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude