Azaroko mobilizazioen ostean, kalitatezko osasun sistema publikoaren defentsa antolatzeko bilera irekia deitu da urtarrilaren 8rako. Bilera Irungo Palmera Montero Gunean egingo da, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Antolatzaileek bileran parte hartzeko gonbidapena luzatu diete osasungintza publikoaren defentsan parte hartu nahi duten hiritar guztiei.
Kurtso hasieratik eta ezagutu gabeko krisi sozio-sanitario testuinguruan, Osakidetzako langileek kalitatezko osasun sistema bat lortzeko borroka egiteko prest daudela erakutsi dute. Azaroko mobilizazio fasean, Behe Bidasoan hiritarrak ere mobilizatu ziren . Ulertuta Osasun sistema Publikoa guztion ondare partekatua dela, bizitza duin baterako eta justizia sozialean oinarrituriko eredu baten ezinbesteko zutabe. Ez da beraz, langileen eta Jaurlaritzaren arteko talka bat, lan gatazka bat inondik inora: Eredu sozialaren inguruko eztabaida, borroka da atzean dena.
Urtarrilerako mobilizazio fase berri bat ireki du gehiengo sindikalak, ikusita Eusko Jaurlaritzaren jarrera autoritario eta neoliberala zein den eta izango den. Behe Bidasoako Osasungintza Publikaoren babeserako hiritar sareak mobilizazio horiek hiritarren mobilizazioekin osatu behar dela uste dute. Osakidetzako langileek mobilizazio egutegi argia jarri dute mahai gainean, Urtarrilak 28ko grebarekin amaituko dena. Hiritarron mobilizazioarekin zer gertatuko den argitzeko helburuarekin deitu da bilkura irekia. Proposamenak eraginkorrak izan daitezen, ideiak modu irekian lantzea beharrezkoa dela uste dute.
Hortaz gain, ekitaldiak edo mugimenduaren inguruko zalantza guztiak osasunpublikoazaindu@gmail.com helbidera idatziz argituko dira.