Igandetako Colon pasealekuko trafiko mozketetan aldaketa iragarri du Irungo Udalak

Irungo Udala, azken hilabeteetan, igandeetan Colon pasealekua mozten du, oinezkoentzat eta txirrindularientzat gordetako gune gisa, Nazio Batuek markatutako Garapen Iraunkorreko Helburuetara gehiago bideratutako hiri baten aldeko apustua indartzeko asmoz.

2021eko abuztuan ere mantenduko da, 10:00etatik 19:00etara, baina aldaketa txiki batekin. Pasalekua Gipuzkoa hiribidetik eta Colon, Aldapeta eta Almirante Arizmendi kaleen arteko bidegurutzearen artean itxiko da. Horrela, Luis Marianoren aparkalekutik Kolon aldera irten ahal izango da.

Gogoratu behar da trafikoa etenda dagoen bitartean Irunbusek honako geraleku hauek bertan behera utziko dituela: Zabalgunea, Topoa, Colon 43, Luis Mariano eta Fermin Calbeton (L1); Fermin Calbeton, Zabalgunea eta Luis Mariano (L2); Fermin Calbeton, Zabalgunea, San Jose Langilea eta Urdanibia (L4). Hegobuseko autobusarenak ere aldatuko dira Puiana-Hendaiako hondartza linean

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude