Irungo Udala, azken urteotan, oinezkoentzat eta txirrindularientzat gordetako guneak sustatzen ari da, hiri atseginago baten aldeko apustua indartzeko, Nazio Batuek ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat etorriz.
Lan ildo honen adibide dira hiriak berriki hazten ikusi dituen bidegorri eta oinezkoentzako bide zati berriak. Mugikortasun-arloak bultzatutako beste ekintza bat izan da oinezkoentzat, txirrindularientzat eta irristatze-kiroletarako gordetzea Colón pasealekuaren erdiko zatia, igandero, Iparralde etorbidearen eta Gipuzkoa etorbidearen arteko elkarguneetan.
2021 honen hasierarako, ekimen horri eutsi zitzaion, nahiz eta neguan eguraldi txarra (euria, hotza, etab.) izateko probabilitate handiagoaren ondorioz, trafikoa goizez bakarrik eten zen, 10:00etatik 15:00etara. Erabaki hori hartzeko beste faktore garrantzitsu bat arratsaldeko argi orduak murriztea izan zen, ordutegi aldaketarekin.
Udaberriaren etorrerarekin eta ordu aldaketarekin, trafikoaren mozketa 10:00etatik 19:00etara luzatuko da.
Desbideratzeak
Udaltzaingoak Colon pasealekuko trafikoa ixtean egiten diren desbideratzeen berri eman du.
Hondarribia kaletik edo Gipuzkoa hiribidetik datozen ibilgailuak eta erdialtik jarraitu nahi dutenak Jacobo Arbelaitz, Cipriano Larrañaga eta Iparralde etorbidetik zuzenduak dira.
Nafarroa hiribidetik iristen den trafikoaren kasuan, Berrotaran eta Pikoketa kaleetatik desbideratzen dira ibilgailuak, Aldapeta kaletik edo Artaleku kaletik jarraitu eta Gipuzkoa hiribidera ateratzeko. Luis Marianoko aparkalekutik irteten diren ibilgailuentzat, Berrotaran kaleak behin-behineko noranzkoa aldatuko du, autoak Pikoketa kaletik atera ahal izateko.
Irunbusek geldialdi hauek bertan behera utzi ditu: Zabaltza plaza , Topoa, Colon 43, Luis Mariano eta Fermin Calbeton (L1); Fermin Calbeton, Zabaltza plaza , eta Luis Mariano (L2); Fermin Calbeton, Zabaltza plaza , San Jose Langilea eta Urdanibia (L4).