Haurtxokoek ate ireki jardunaldiak antolatu dituzte hiriko familiek barnetik ezagut ditzaten

Irailaren 22tik, ostiraletik, irailaren 28ra arte ate irekiko jardunaldiak egingo dira Irungo bost Haurtxokoetan.  Hiriko haurtxokoetarako bisitek aukera emango diete interesa duten familiei zentroetako hezitzaileak eta zerbitzu eta instalazioak bertatik bertara ezagutzeko. Lehenengo bisita Lapitzeko haurtxokora izango da, ostiralean, irailaren 22an, 17:00etatik 19:00etara bitartean.

Irailaren 28ra arte, bost bisita antolatu dira. Irailaren 25ean, astelehenean, Kateako haurtxokoa (Araba kalea 46) ezagutzeko aukera egongo da 16:30etik 18:30era. Irailaren 26an, asteartearekin, Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea 12. Zenbakiko Palmera Monteroko Txikilab haurtxokoa ezautzeko aukera egongo da, 17:00etatik 19:00etara. Irailaren 27an, asteazkenarekin, Lesaka kalea 2. zenbakiko San Migeleko El Rancho haurtxokoaren txanda izango da 17:00etatik 19:00etara. Azkenik, Irailaren 28an, ostegunarekin Gipuzkoa hiribidea 8. zenbakiko Erdialdeko haurtxokoaren ateak irekiko dira 17:00etatik 19:00etara.

Irungo haurtxokoen sarea, familiei kontziliatzen eta moldatzen laguntzeko ez ezik, 4 urtetik 11 urtera bitarteko haurren abilezia sozial, kultural eta artistikoak sustatzeko sortu zen, eta, horretarako, askotariko jarduera, tailer eta irteerak antolatzen ditu. Gainera, aurten, lehenengo aldiz, behar bereziak dituzten haurrentzako hiru toki eskainiko dira, udalaren haurtxoko-sarean parte hartu nahi duten familien eskariari erantzuten hasteko. Guztira, 363 toki eskainiko dira.

Beti bezala, astelehenetik ostiralera bitarteko programaz gain, familia osoarentzako beste proposamen batzuk ere egingo dira ikasturtean, larunbat goizetan, “Familia ta Lagun” eta “Sormen Tailerrak” programen bidez.

Bost haurtxoko

Guztira bost haurtxokok osatzen dute Irungo haurtxoko-sarea: Lapitze, Katea, Txikilab (Palmera Montero), El Rancho (Etxealdea) eta Erdialdea. Erdialdeko haurtxokoa, zehazki, otsailean zabaldu zen, eta hura ireki izana, 2022ko abenduan Artiako gazteleku berria martxan jarri izanarekin batera, Irungo Haur eta Nerabeen 2021-2024 aldirako Planaren barruko jarduera nagusietako bat da. Hain zuzen, Irungo haur eta nerabeen heziketa eta aisialdirako udal-ekipamenduen estaldura handitu eta kualifikatzea xedatzen du Planak.

Aurreko ikasturteetan bezala, bost haurtxokoetako jarduna bi txandatan banatuko da: lehenengo txanda 4 urtetik 8 urtera bitarteko haurrentzat izango da, eta bigarrena, 9 urtetik 11 urtera bitartekoentzat. Astelehen eta asteazkenetan eta astearte eta ostegunetan, 4 eta 8 urteko haurren txanda izango da eta ostiraletan, berriz, 9 eta 11 urte artekoena. Ohikoa denez, txanda bakoitzean 24 toki eskainiko dira, eta, aurten, lehen esan bezala, haien barruan, behar bereziak dituzten haurrentzako 3 toki gordeko dira.

Tarifa

Ikasturterako kuota orokorra 40,60 euro izango da, eta 22,35 euro bakoitzeko, bizikidetza-unitate bereko anai-arreben kasuan, bigarrenetik aurrera. Gainera, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten edo antzeko egoeran dauden bizikidetza-unitateetako haurrek kuota orokorraren % 90eko hobaria izango dute

Izena emateko egutegia

Gogorarazten dugu ezen, tokia eskatu duten familiek, eskaera onartu bazaie, behin betiko izen-ematea eta ordainketa egin ahal izango dutela irailaren 22tik 28ra, online, SAC24h zerbitzuaren bidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude