Urriaren 7an bigarren eskuko objektuen merkatua egingo da Zabaltza plazan

Joan den igandean Mugikortasunaren Europako Astearen baitan egin zen mugikortasun Merka2dasoaren arrakastaren ostean, urriaren 7an bigarren eskuko objektuen merkatua itzuliko da Irunera. Ekitaldia Zabaltza Plazan izango da, 10:00etatik 14:00etara.

Merkatuak hiri-hondakinen prebentzioa sustatzeko helburu nagusia izango du eta bigarren eskuko era guztietako objektuen salerosi ahalko dira. Hori dela eta, larunbatean mota guztietako artikuluak saltzeko aukera izango dira, ondorengo baldintza hauek betez gero: objektuek erabilitakoak izan behar dute eta egoera onean egon. Ezin izango da material berririk edo stockik saldu, ezta merkaturako propio egindako eskulanik, bisuteriarik edo artelanik ere.

Aurreko edizioetan bezala, merkatuak postu partikularrak eta gordailua saltzeko gune bat izango ditu. Bertan, salmenta-posturik ez dutenek produktuak utzi ahal izango dituzte, merkatuaren antolatzaileek sal ditzaten.

Salmenta-postu batean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, Txinzerren webgunean dagoen eskabide-inprimakia beteta edo 900 119 384 telefono zenbakira deituta , irailaren 29a baino lehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude