Santa Elena karrika ibilgailuentzat itxiko da bihar konponketa lanak direla eta

Bihar, martxoaren 19an, konponketa-lanak egingo dira Santa Elena kaleko hiru kutxatilatan. Beraz, zirkulazioa etengo da 9:30etik 17:00etara. Korrokoitzetik bideratuko da trafikoa.

E25 Hondarribia-Irun autobusaren zerbitzuan ere eragina izango du itxierak eta SJ Langilea eta Urdanibia plazako geltokiak bertan behera geratuko dira. Hurbilen geratuko diren geltokiak Larreaundi eta Fermin Calbetón izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude