Luis Mariano kalea ibilgailuentzat itxiko da astebetez

Irungo Udalak jakinarazi du bihar, martxoaren 12an, Luis Mariano kaleko ibilgailuentzako sarbidera itxiko dela. Oinezkoentzako sarbidean ez da inolako aldaketarik izango. Eremu horretako zoladuran hobekuntza lanak egingo dira, ibilgailuen trafikoaren ondorioz desnibel eta hondoratze dezente dituzten eremuak baitaude.

Horretarako, solte, apurtuta edo hondoratuta dauden baldosak altxatuko dira, lehendik dagoenaren antzeko ezaugarriak dituen beste zoladura batekin ordezteko, aldez aurretik oinarria nibelatuz. Dauden kutxetak ere egokitu egingo dira, irtengunerik gabeko zoladura bat geratu dadin eta erraz ibil dadin. Horrela, oinezkoen estropezu eta erortzeko arriskua murriztuko da.

Egin beharreko jarduketaren neurriak direla eta, ibilgailuentzako sarbidearen itxierak aste osoa iraungo duela aurreikusten da, baina denbora hori ahalik eta gehien murrizteko ahalegina egingo da, eta, agian, lehenago ireki liteke berriro. Orek dirauten bitartean, Luis Marianoren taxi geltokia San Juan plazara lekualdatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude