Igande honetan, azaroak 14, Behobia-Donostia lasterketa egingo da, eta horrek eragina izango du hiriko zenbait eremutan trafikoari dagokionez, 6:30etik 14:00ak, gutxi gorabehera:
1.- Juan Thalamas Labandibar kalearen zati bat moztuta egongo da, Osinbiribileko biribilgunetik Zaisa III biribilguneraino (Antxon Ttipi) 06:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera. Aurreikusitako desbideratzeak:
Behobia-Nafarroako norakoan: Artiga ib. -Blaia Ib. – Gazteluzahar – Lastaola
Donostiako norakoan: – AP8, Behobiatik – Zaisa III barrutik hilerriraino,
Juan Wollmer, Urdanibia, Junkal kalea eta hortik Iparralde hiribidera Galeko biribilguneraino, GI-636 eta AP-8 Katean.
Lehen aukera erabiltzea gomendatzen dugu.
2.- Colón pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea moztuta egongo dira 08:30etik 13:00ak arte.
3.- Nafarroa hiribidea – Elizatxo hiribidea: moztuta egongo dira 09:15etik 13:00ak arte.
4.- Geltoki kalea: Renfe geltokiko sarbidea moztuta egongo da 07:30etik 10:00ak arte. Bertan amaitzen diren lineetako autobusek Anaka kaleko 2. zenbakiko geltokian egingo dute geldialdia. Taxiek ere ezingo dute geltokiraino joan.
10:00etatik aurrera, Renfeko geltokiko sarbidea LIBRE geratuko da. Sartzeko eta irteteko, Anaka kaletik, biribilgunetik eta ospitaletik joan beharko da, GI-636 eta AP-8ra iristeko (lasterketa dela eta, ezingo da Letxunborrotik joan).
Berritasun bezala, aurten beste irteera alternatibo bat jarriko da Katea auzoan, Gabiria kaletik, AP-8ra joateko, Behobiako edo Donostiako norakoan.
Aldaketa guzti horiek bertan bera geratuko dira poliki-poliki, azken korrikalariak pasatu eta gero, oinezkoen segurtasuna bermatzen denean. Bitartean, hobe da joan-etorrietarako saihesbidea erabiltzea.
Irunbus
L-1 Behobia-Zaisa
Goizeko lehen zerbitzutik eta 15:00ak arte, gutxi gorabehera, lasterketaren irteera muntatu, desmuntatu eta garbitzeko lanak eta korrikalarien pilaketak direla eta, autobusa ezingo da Behobiaraino joan, eta Osinbirileko biribilgunean amaituko du bidea. Gainera, 8:00etatik 13:00ak arte, gutxi gorabehera, korrikalariak Behobiatik irtengo dira eta Irungo kaleetan ibiliko dira, eta linea Ospitaletik Hondarribia kalera bakarrik joango da.
L-2 San Juan-Katea
8:30etik 14:00ak arte, gutxi gorabehera, korrikalariak Behobiatik irten eta Irungo kaleetan ibiliko dira, eta autobusak ezingo du ohiko ibilbidea egin. Hori dela eta, ordu horietan ez da zerbitzurik emango.
L-3 San Juan-Artia
8:30etik 14:00ak arte, gutxi gorabehera, korrikalariak Behobiatik irten eta Irungo kaleetan ibiliko dira, eta autobusak ezingo du ohiko ibilbidea egin. Hori dela eta, ohiko ibilbidea aldatuko da, Nafarroa hiribidetik ez pasatzeko.
8:30etik aurrera, 30 minutuan behin.
Ibilbidea: Arbes–Artia:
Arbeseko biribilgunea – Blaia 22 – Hilerria – Harrobieta – J.M. Franco – Portu plazatxoa – Cesar Figerido – Juan Wollmer – Arbes.
L-3 San Juan-Antzaran-Olaberria
8:15etik aurrera, 30 minutuan behin.
Ibilbidea: Arbes – Olaberria: Arbeseko biribilgunea – Urdanibia plaza (Mentxu Gal) – Larreaundi – EPA Olaberria –
Olaberria – S.J. Langile – Santa Elena zubia – Arbes.
Ibilbide aldatu horietatik kanpoko geltoki guztiak bertan behera geratuko dira etenaldiari dagokion orduetan.
Oharra: Ordutegi guztiak gutxi gorabeherakoak dira, lasterketaren bilakaeraren arabera pixka bat lehenago hasi edo beranduagora arte luzatu daitezke eta.